inf_presentacion

Aukezpena

 

Esperientzia Gelak, adinean nagusiak diren pertsonen sustapen eta garapen gizakulturala zein irakaskuntza bultzatzeko, esparruak ditugu. Euren helburua ez da ikaslego hori lan mundurako prestatzea , helduengana ezagutza eta kultur hurbiltzea baizik,  bizitza kalitatea hobetzeko eta zahartze aktiboa sustatzeko.

 

Esperientzia Geletan bi motatako ikasketak gauzatzen dira:

  • a) Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua: 4 ikasturtetan zehar ematen diren ikasgaiak burutzen dituzten ikasleek eskuratzen dutena.
  • b) Helduentzako Unibertsitate Ikastaroak. Aurreko Titulua bukatutakoan egin daitezkenak.

 

Klase saioak, ikastetxean bertan burutzen dira eta azterketarik ez izan arren, ikasgaiak gainditzeko bertaratzearen %80 bete beharra dute ikasleek. Ikas jarduna aktibitate zenbaitek, hala nola, irteera didaktikoek eta hitzaldiek laguntzen dute, irakasgaiak osatzeaz gain ikasleen harteko harremanak sendotzen dutelarik.

Ikasketa horiek jorratzen dituzten esparruek Kulturaren eta Zientziaren aukera zabala eskeintzen dute, Historia, Literatura, Psikologia, Filosofia, Antropologia, Arte, Elikadura, Osasuna, Musika, Zuzenbidea, Soziologia, Pedagogia, Informatika, etab irakatsiz.

Web honetako beste orrialde batzuetan, ikas jardun horretan parte hartzeko, ikasketen egitaraua, izen ematearen prozedura, matrikulazioarena, tasak etab begiratu daitezke.

Oharra: Ikasketa horiek gainditzeak ez du ahalbideratzen titulazio ofizialetara joatea.