w_plan_emergencia

Autobabeserako plana

UPV/EHUko eraikin guztiek dute Autobabeserako Plana, hau da, larrialdietan eraikina nola hustu zehazten duen dokumentua. Gaia oso garrantzitsua denez, informazio nagusia hemen jasota dago; nolanahi ere, xehetasun zehatzak nahi izanez gero, zure ikastegiko zuzendaritzari eska diezazkioke.

Kontrol Zentroa eta Lehen Esku-hartzeko Taldea:

  • Normalean, Kontrol Zentroa eta Lehen Esku-hartzeko Taldea eraikinetako atezaindegietan edo segurtasun arloan egoten dira.
  • Arazoren bat antzemanez gero, jo haiengana lehenbailehen. Haiek jakingo dute zer egin.
  • Eta alarma entzunez gero, irten eraikinetik. Zure segurtasuna dago jokoan.

Autobabeserako neurriak:

Irudia

Zure segurtasunagatik:

  • Eraikinean sartzean, erreparatu irteera-seinaleei eta ebakuazio-gezi berdeei, horiek adierazten baitizute nondik irten behar duzun larrialdiren bat izanez gero.
  • Zaindu eraikineko segurtasun bitartekoak (su itzalgailuak, su detektagailuak…). Gure segurtasuna bermatzeko daude.
  • Ez ipini ezer su itzalgailu baten edo larrialdi irteera baten parean. Eta horien erabilera oztopatzen duen zerbait ikusiz gero, abisatu lehenbailehen atezaindegian.

Larrialdi eta ebakuazio kasuetan nola jardun

Zure segurtasunerako eta behin-behineko larrialdiak aurreikusteko, arren, kontuan hartu gomendio hauek:

  • Eraikina utzi alerta seinalea entzuterakoan.
  • Ebakuazio arduradunen argibideei jaramon egin.
  • Ebakuazio edo larrialdi irteera hurbilenera jo.
  • Biltokira joan (Zientzia eta Teknologia Fakultateko sarrera nagusiaren pareko plazara).
  • Lasaitasuna mantendu, ez korri egin.
  • Zerbait ahaztu baduzu, ez bueltatu horren bila.
  • Igogailurik ez erabili.
  • Seinaleetan erreparatu.
  • Ez hartu premiazkoa ez den arriskurik.

Babes pertsonalerako taldeak: organigrama

Irudia
  • Babes pertsonalerako batzordea
    • Larrialdi zuzendaria
      • Kontrol zentroa
      • Lehenengo eskuhartzeko taldea
      • Ebakuazioaren arduradunak

Babes Pertsonalerako Batzordea

  • Dekanoa: Fernando Plazaola
  • Administrazio Burua: Ricardo Martínez
  • Azpiegituretako, Prebentzioko eta Segurtasuneko Dekanordea: Beñat Zaldibar
  • Graduondoko Giza Baliabideetako eta Ekonomiako Dekanordea: Begoña Bazán

Funtzioak ohiko jardueran:

  • Larrialdi Planaren segimendua eta eguneraketa egitea.
  • Lehenengo Esku hartzeko Taldearen parte hartzaileak izendatzea.
  • Kontrol Zentroaren kokapena zehaztea.
  • "Guneko burua"-ren lokalak zehaztea.
  • Langileei dagokion guneko ebakuazio eta alarma arduradun bezala beren izendatzea komunikatzea.
  • Suaren kontrako sistemaren osagaien erabilera desegokiaren aurkako neurriak proposatzea.
  • Segurtasun fitxak Zentroko ezaugarrien arabera egokitzea.

Funtzioak larrialdi kasuetan:

  • Larrialdi Zuzendariarekin kolaboratu.

Larrialdi Zuzendaria: Dekanoa

Funtzioak ohiko kasuetan:

  • Langileria antolatu eta beren prestakuntza bultzatu.
  • Segurtasun sistemen eta ekipamenduen mantentzea segurtatzea.
  • Simulazioen prestaketan eta burutzean esku hartzea.

Funtzioak larrialdi kasuetan:

  • Gertakari/Istripuaren tokira joatea.
  • Lehenengo Esku hartze Taldearen jokaera koordinatzea.
  • Ebakuazioa behar denean agintzea.
  • Larrialdi Zerbitzuen esku hartzea eskatzea.
  • Autoritateei eta komunikabideei informatzea.

Kontrol Zentroa

  • Larrialdi kasuetan eragiketa guztiak koordinatzeko Babes Pertsonalerako Batzordeak zehaztutako lokala.
  • Atezaintzan kokatuta. Tel. 94 601 5490

Lehenengo eskuhartze taldea

Funtzioak ohiko kasuetan:

  • Larrialdi Zuzendariari laguntzea.
  • Arauak eta segurtasun ekipamenduak errespetatuak izatea saiatzea.
  • Ebakuazio bideen, seinaleen eta larrialdi irteera guztien mantentzea ziurtatzea.
  • Zentroko segurtasunarentzako kaltegarria izan daitezkeen gertakariez ohartaraztea.

Funtzioak larrialdi kasuetan:

  • Gertakari/Istripuaren tokira joatea.
  • Egoera pertsonentzako arrisku larria suposatzen ez duen bitartean, ahal den neurrian konpontzen saiatzea:
    • Itzaltze ekipamenduekin jardutea
    • Gunea sokaz inguratzea
    • Behar duten pertsonei laguntza ematea

Estekak:

Ebakuazio eta alarma arduradunak

  • Irakaskuntza lokaletan, larrialdi kasuan, ebakuazioa eta alarma irakasleriaren ardura izango da.
  • Ikerkuntza laborategietan Sailek izendatuko dituzte arlo bakoitzeko arduradunak.
  • Babes Pertsonalerako Batzordeak zehaztuko ditu ebakuazio guneak eta "guneko buruak" diren lokalak.
  • "Guneko buru" batean dagoen irakasleak guneko ebakuazio osoa bermatu beharko du.

Funtzioak larrialdi kasuetan:

  • Kontrol Zentroari alarma ematea larrialdia beren gunean sortzen bada.
  • Gunea ebakuatzea eta bertan dauden pertsonak Elkargunera eramatea.
  • Taldea zenbatzea eta Larrialdi Zuzendariari falta diren pertsonaz ohartaraztea.
  • Zauritutako pertsonak zaintzea osasun zerbitzuak iritsi arte.

Posizio-planoa eta ebakuazio-bideak

ZTF-FCTko ebakuazio bideen planoa

A eraikina

  • Irteera: Via Apiara.
  • Elkargunea: Mikel Laboa Plaza.

B1 eraikina

  • Irteera: Via Juliara.
  • Elkargunea: Errektoretza aurreko lorategia.

B2tik B6rako eraikinak

  • Irteera: Via Apiara.
  • Elkargunea: Mikel Laboa Plaza.
Ikasgelak Irakaskuntza Laborategiak
0.15-0.18 0.26-0.29
0.20-0.22 0.33
2.14-2.16  
  • Irteera: Via Juliara.
  • Elkargunea: Errektoretza aurreko lorategia.
Ikasgelak Irakaskuntza Laborategiak
0.19S-0.20S 0.30-0.32
0.23-0.27 0.38-0.50
1.1-1.12 1.1-1.18
2.1-2.13  

CD eta E eraikinak

  • Irteera: Via Juliara.
  • Elkargunea: Errektoretza aurreko lorategia.

F eraikina

  • Irteera: Hegoaldeko Bidera.
  • Elkargunea: Urtegira doan eskailera.
     

Goiburuko lokaletan daudenek larrialdietarako irteera bidean dauden lokal guztien ebakuazioa gainbegiratuko dute.


Ebakuazio-behar espezifikoak dituzten ikasleentzako neurriak

  • Fakultateak gurpil-aulki bat dauka Atezaintzan, behar espezifikoak dituzten ikasleen ebakuazioa bizkortzeko.
  • Ikasturte bakoitzean, ebakuazio-behar espezifikoak dituzten ikasleak identifikatu ondoren, Irakaskuntzaren Plangintzarako Dekanordetzak ziurtatzen du bertaratuko diren gelak 0 solairuan daudela, solairu horrek ahalbidetzen duelako ebakuazioa azkarragoa egitea.
  • Irakaskuntzaren Plangintzarako Dekanordetzak egoeraren berri ere ematen die tartean dauden irakasleei.
  • Ate ondoko ilaretako batean eserlekurik gabeko ikasmahai batekin egokituak dauden bi ikasgela daude (0.22 eta 0.23), gurpil-aulkian dauden ikasleek errazago erabil ditzaten.

 

Informazio osagarria