Breadcrumb

Eduki publikatzailea

XII Argazki Erakusketa

Irudia
Data: 2023 otsailaren 27tik martxoaren 24ra

Partehartzaileak

Ikasleak, ikasle ohiak eta Esperientzia geletako langile guztiak.

Gai libre

Argazkien motiboa, arkitektura, flora, fauna, material inerte, paisaia, errretratua…izan daiteke. Familiako argazkiak edo selfiak ez dira aproposak izango.

Argazkiak aurkezteko ARAUAK :

  • Kolorez edo zuri-beltzez, argazki paperez, neurria: 30X20 zentimetro, markorik gabe eta formatu horizontalean.
  • Aurkeztutako argazkiak partehartzaileenak izan behar dira. Ez da onartuko fotomuntaketa edo manipulazio digitala, baina zuzenketa minimoak egitea (esposizio, fokuratze edo kolorea.) posiblea da.
  • Gehienaz 4 argazki aurkez daitezke. Egile bakoitzak 1etik 4ra sailkatuko ditu argazkiak eman nahi dien lehentasunaren arabera.
  • Argazki bakoitzaren atzealdean hauxe idatzi behar da:
    • Zenbakia (1etik 4ra lehentasunaren arabera)
    • Lanaren izenburua
    • Izen-Abizenak eta egilearen maila
    • Argazkiaren lekua eta data.
  • Argazkiak gutunazal bakar batean aurkeztuko dira. Gutunazal horretan egilearen izen abizenak eta maila idatzita egon behar da.
  • Lekua eta epea argazkiak aurkezteko: Esperientzia geletako Idazkaritzan edo Liburutegian urtarilaren 17ra arte (ostirala).

Erakusketa egiteko lekua mugatuta dagoenez, partaidetza handia bada eta argazki guztiak ezin baditugu erakutsi, egileak markatutako lehentasunaren arabera egingo da lanaren aukeraketa (1, 2 edo 3) erakustetarako. Erakusketa amaitu ostean lan guztiak berriro egongo dira Idazkaritzan edo Liburutegian egileek jasotzeko.