inf_trabajo fin de grado

Gradu Amaierako Lana

Gradu Amaierako Lana - Aurretiko Izen-emate Orria

Gradu Amaierako Lana (GRAL) ikasleak nahitaez egin beharrekoa da eta 18 kreditu ditu.

GRAL gauzatzeko, ikasleek, banaka, proiektu bat egin behar dute, zuzendari baten edo gehiagoren gidaritzapean, eta bertan graduko ikasketa aldian jasotako prestakuntza gaiak eta lortu dituzten ahalmen, gaitasun eta trebetasunak bildu eta garatuko dira.

Kimika Graduko (UPV/EHU) Gradu Amaierako Lana egin eta defendatzeari buruzko arautegian jasota daude lan hori egin egin, defendatu eta ebaluatzeari buruzko irizpideak, baldintzak eta jarraitu beharreko prozedurak.

 

2023/24 IKASTURTE AKADEMIKOA. GRADU AMAIERAKO LANEN MATRIKULA ETA DEFENTSA EGITEKO DATAK (2023/11/10ean Fakultateko Batzarrak onartua)

 

Deialdia

Matrikula egiteko epeak, GAURen defentsa eskaera eta Memoria ADDIra igotzea

(1. oharra)

Zuzendarien txostenak GAURera igotzea eta Memoriak ADDIn balioztatzea

Defentsa egiteko epea

Urria Ebaluazio berezia

(3.oharra)
Idazkaritzan galdetu   2023ko Urriak 1-16
Martxoa Otsailaren 12tik 16ra arte 2024ko Otsailaren 20ra arte 2024ko Martxoaren 4tik 8ra

Apirila Ebaluazio berezia

(3.oharra)
Martxoaren 18tik 22ra arte Martxoaren 26ra arte 2024ko Apirilak 8-12
Uztaila Ekainaren 17tik 21era arte Ekainaren 25era arte 2024ko Uztailaren 8tik 12ra

Abuztua

(defentsak irailan)
Irailaren 2tik 6ra arte Irailaren 10era arte 2024ko Irailaren 16tik 20ra

Iraila

(defentsak urrian)
Defentsa eskaera Urriaren 3a arte Urriaren 4ra arte

2024ko Urriaren 7tik 14ra

(2. oharra)

 

1. OHARRA: GRALaren matrikula graduko titulua lortzera bideratutako gainontzeko kreditu guztiak gainditu eta gero egingo ahal da. Ikasleak defentsa eskatu behar du GAURen, Fakultateko web gunean eskura dagoen "GAUR Gidaliburua Gradu Amaierako Lanetako ikasleentzat" deritzan dokumentuan azaltzen den moduan. Defentsa eskaera egiteko epea amaitu baino lehen, Memoriaren kopia bat (pdf formatuan) igo behar da ADDIra.

2. OHARRA: Defentsarako epe hau soilik aplikagarria da, azken irakasgaia uztailean gainditu izanik, GRALa abuztuan gainditu ez dutenentzat, edota, beharko balitz, mugikortasun programetako ikasleentzat.

3. OHARRA: Defentsarako epe hau soilik aplikagarria da Ebaluazio Bereziaren Eskaera bidez azken ikasgaia irailean edo martxoan gainditu dutenentzat.

GRAL IMPRIMAKIAK:

GIDALIBURUAK:

ARAUDIAK: