ACAEX-EGIKE

ACAEX-EGIKE

2001eko maiatzean, Esperientzia Geletan egindako jarduerei bultzada berri bat emateko nahiak eraginda, ikasle talde batek erabaki zuen ikastegian ikasketak egiten ari ziren ikasleen elkarte bat eratzea. Elkarte horrek, gerora, ikasketak amaitu zituzten ikasleak ere bildu zituen.

ACAEX-EGIKE elkartearen lanak UPV/EHUk modu ofizialean egiten duen eskaintza bikoitza (Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua eta Prestakuntza Eguneratzeko Ikastaro Osagarriak) amaitzean sortzen diren hutsune akademikoa eta giza hutsunea betetzen ditu.

Elkarteak, bere erantzukizunpean eta bere ekimenez, antolatzeko duen gaitasuna erabiliz, ikasleei zuzendutako unibertsitate eskaintza luzatzeko aukera ematen du.  Horrela, etengabeko prestakuntzari laguntzeaz gain, elkarteak "Esperientzia Gelak" egitasmoaren alderdirik positiboenetako bat azaleratzen du: ikaslea protagonista aktibo eta zuzen bilakatzea egitasmoaren faserik luzeena den azken fasearen diseinuan, gestioan eta garapenean. Une honetan elkarteak 780 kide ditu (2020ko maiatza).

Acaex-egike kultura elkartea

ACAEX-EGIKE Kultura Elkartea ikasle talde batek sortu genuen 2001. urtean eta berari esker Esperientzia Gelekin lotura aktiboa izateko aukera daukagu.

ACAEX-EGIKE elkarteak hitzaldiak, kultura irteerak eta hainbat mintegi antolatzen ditu ikasturtean zehar. Ematen diren gaiak elkarteak ikasleei egiten dizkien inkesten araberakoak izaten dira.

Eskolak asteartetan eta asteazkenetan izaten dira 17:00etatik 18:00etara, eta 18:15etik 19:15era, Esperientzia Gelen eraikinean (Banco de España kalea 2). Mintegien kostua izena ematen duten ikasle kopuruaren araberakoa da. Mintegi horietan izena emateko, honako irizpide hau ezarri da:  izena emateko eguna (bankuko ordainketa egiten den eguna izango da).

Elkarteko kide guztiei apirilean bidaltzen zaie hurrengo ikasturtean emango diren gaiei buruzko informazioa, baita izena emateko epeari buruzkoa ere. Elkarteak antolatutako jardueretan parte hartu ahal izateko, ezinbesteko baldintza da elkarteko kide izatea.

Elkarteko kide izan nahi duten Esperientzia Geletako ikasle eta ikasle ohiak honako telefono hauetara dei dezakete bulego orduetan: 946017862 edo 946017850.