berriak

Berriak

Home2

Politika eta administrazio Zientzien Saila

Irudia

Politologoa izateak errealitatea lente bereziekin begiratzeko gai izatea dakar: hainbat fenomenoren atzean ezkutatuta dauden elementu politikoak argitzea ahalbidetzen duten lenteak. Ikuspegi honek, gure eguneroko bizitza, itxaropenak eta kezkak kudeatzen laguntzeaz gain, maila profesionalean ere lagun diezaguke.

Ildo horretatik, Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduaren curriculum diseinua ikasleen trebakuntza profesionalera orientatuta dago argi eta garbi. Gure helburua politikaren eta bere kudeaketaren azterketa izanik, gizarte errealitatearen hainbat alderdi zeharkatzen dituena, ulergarria da gure ikasleek beren gaitasunak arlo profesional askotan aprobetxatu ahal izatea. Era berean, gure graduaren diziplina anitzeko ikuspegiari esker, ikasleek era askotako erronkei aurre egin ahal izateko gaitasun profesionalak eskuratzen dituzte.

Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua lau mailatan egituratuta dago. Lehen hiru urteetako irakasgaiak enborrekoak eta nahitaezkoak dira. Azken urteko irakasgaiak hautazkoak dira. Gradu honetan hiru ibilbide jarrai daitezke: analisi politikoa, administrazio publikoa eta nazioarteko harremanak. Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduko irakasgaien zerrenda osoa web orrialde honetan bertan kontsulta daiteke, gaztelaniaz eta euskaraz. Sail honetako irakasleek ematen dituzten irakasgaietan informazio askoz ere zehatzagoa aurki daiteke: irakaslea, eskolen eta tutoretzen ordutegiak, eskolak emateko lekua, irakasgaiaren programa teorikoa eta praktikoa, irakasgaiaren oinarrizko edukia, ebaluazio metodoa eta bibliografia.

Gradua bukatu ostean ikaskeko aukera gehiago daude. Departamenduak Master Ofizial bi zuzentzen ditu (Gobernantza eta  Politika Ikasketak Masterra - Partaidetza eta Komunitate-garapena Masterra). Beste erakunde batzuekin batera Subiranotasuna europako herrietan masterra kordintazen du. Azkenik, Doktorego programa bat zuzentzen du: Gizartea, politika eta kultura doktorego porgrama

 

 

Info gradua

Gradua

Master info

Masterrak

Argitalpenak

Azken argitalpenak