ikuspegi_orokorra

Ikuspegi orokorra

Gradua

Irudia

Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua lau mailatan egituratuta dago. Lehen hiru urteetako irakasgaiak enborrekoak eta nahitaezkoak dira. Azken urteko irakasgaiak hautazkoak dira.
Gradu honetan hiru ibilbide jarrai daitezke: analisi politikoa, administrazio publikoa eta nazioarteko harremanak.
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduko irakasgaien zerrenda osoa web orrialde honetan bertan kontsulta daiteke, gaztelaniaz eta euskaraz.
Sail honetako irakasleek ematen dituzten irakasgaietan informazio askoz ere zehatzagoa aurki daiteke: irakaslea, eskolen eta tutoretzen ordutegiak, eskolak emateko lekua, irakasgaiaren programa teorikoa eta praktikoa, irakasgaiaren oinarrizko edukia, ebaluazio metodoa eta bibliografia.

Irakaskuntzaren berrikuntza

Irudia

Politika eta Administrazio Zientzia Sailak irakaskuntzaren berrikuntza bere nortasun ikurretako bat izatea nahi du. Gaur egun, Politika eta Administrazio Zientzia Saileko 5 irakasle Eragin eredua aplikatzen ari dira beren eskoletan. Metodologia hori irakaskuntza kooperatibo aktiboaren printzipioetan oinarritzen da.
Era berean, Saileko 10 irakaslek Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektu batean hartzen dute parte.

Ikasleen ebaluazioa

Irudia

2013/2014 ikasturtean egin den moduan, Politika eta Administrazio Zientzia Sailak 3. eta 4. mailetako ikasleek graduaren edukia, irakaskuntza modalitateak eta irakasleak ebaluatzeko aukera izan dezala bermatzeko konpromisoa hartzen du. 3. mailako ebaluazioa eztabaida talde txikietatik abiatuta egingo da, eta 4. mailakoa fluxu diagramaren teknika erabiliz. 3. eta 4. mailetako ikasleen gomendio batzuk dagoeneko ezarri dira 2014/2015 ikasturtean (esaterako, laguntza mintegi osagarriak, koordinazio mekanismoak eta gradu amaierako lanak idazteko laguntza).

Ikasleentzako baliabideak

2014/2015 ikasturtera begira, zenbait ekimen jarriko ditugu martxan:
- Eztabaida taldeari laguntza ematen jarraitzea; izan ere, ikasleek ekimen honetan parte hartzea oso interesgarria iruditzen zaigu, gaitasun profesionalak bereganatzen has daitezen.
- Laguntza mintegi osagarriak: 3. mailako ikasleek ebaluazioan eginiko eskariari jarraituz, datorren ikasturtean 1. eta 2. mailako ikasleei (batez ere) mintegi osagarrietara bertaratzeko aukera emango zaie. Mintegi horiek ikasturte osoan zehar egingo dira, hamabost egunez behin, eta Francisco Letamendia irakasle emerituak eta Pedro Ibarra Politika Zientziako katedradunak emango dituzte.
- Irakasle eta ikasleen zeharkako taldea: datorren ikasturterako, ikasleen ordezkariek, lankidetza bekadunek eta irakasleek osatutako lan batzorde bat egingo da. Batzorde horrek honako funtzio hauek izango ditu: 1.- Politologoen maila eta profil profesionala hobetzea; 2.- Ikasleen proposamen akademikoak eta irakaskuntzarekin lotutakoak Zuzendaritzari edo Kontseiluari helaraztea; eta 3.- Informazioa trukatzea eta arazo zehatzak kudeatzea.
- Gradu amaierako lanaren tutoretza egiteko gida: 2014/2015 ikasturteari begira, Gradu amaierako lanen tutoretza egiteko gida bat egin da. Ikasleek gida hori erabil dezakete lana idazterako orduan alderdi garrantzitsuenak zeintzuk diren identifikatzeko. Ebaluazio protokolo bat prestatu da, lanaren ahozko eta idatzizko aurkezpenak egiteko jarraibideekin. Era berean, 4. mailako ikasleentzako 3 mintegi antolatuko dira, beren lana errazteko helburuarekin (informazioa bilatzeko mintegia, ahozko aurkezpenari buruzko mintegia eta idatzizko aurkezpenari buruzko mintegia).