redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

Sormen ola tailerra PAUL URKIJOREKIN

Noiz eta non

2023/05/06, 09:30

Irudia

Deskribapena

“Irati” eta “Errementari” filmen egilea dugu Paul Urkijo. Fantasia mundua maite duen zinemagilea da. Irati filma Sitges Zinema festibalean saritua izan da: ikusleen saria eta efektu berezien saria.

Bere esperientziatik abiatuta euskal zinemaren gaurko egoera ezagutzeko aukera emango digun tailerra da. Paul Urkijo haren filmen gidoigilea bada, beraz zinemaren hizkuntza ere jorratuko da esperientzia honetan.

Euskal Herriko gazteei (16 eta 29 urte bitarteko gazteei) luzatzen diegu gonbita. EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleek doan izango dituzte tailer guztiak. Aurretik izena eman behar dute hemen: ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus

Aukera askeko kredituak ere aitortuko dira, egindako tailerren (orduen) arabera.