redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

Ara Malikian; Una vida entre las cuerdas

Noiz eta non

2022/03/17 2022/03/17, 18:00

Irudia

Deskribapena

Dokumental honetan Ara Malikian biolinista polifazetikoaren historia kontatzen da, bere bizitzan zeharreko ibilbidea, eta musika klasikoari eta garaikideari egindako ekarpen paregabea.

Zahar, gazte eta haur, publiko guztiengana hurbiltzea lortu du musika klasikoa, genero guztiak aurreiritzirik gabe erabiliz —hasi Bachetik eta Led Zeppelinera—, kultura aniztasuna ipar izanik.

Ara Malikiani eta talde osoari jarraituko diegu beren azken Bira Sinfonikoan, hainbat herrialdetan zehar: Espainia, Libano, Frantzia, Ingalaterra, Txina, Errusia, Maroko, Argentina, Uruguai, Alemania…

Aldi berean, haren historia pertsonal liluragarria kontatuko dugu: musikak bizitza salbatu zion gerratik ihes egin ostean; 14 urterekin utzi zuen Beirut eta, harrezkero, nomada ibili izan da musika munduan zehar eramanez.

Bera mintzatuko zaigu musikari buruz duen ikuspegiaz, bere kezkez, ibilbideaz eta proiektuez. Ibilbide profesionala eta pertsonala erakutsiko dizkigu.