redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

EHUNKA BAGARA

Noiz eta non

Noiztik: 2022/11/11 Noiz arte: 2022/12/02

Irudia

Deskribapena

Tokia: Leioako Campusa

ODS irratia izeneko proiektu batean oinarritutako jarduera da EHUnka bagara, 2022ko Euskaraldiaren aterkipean garatuko dena.

Sinopsis: Euskaraldian, Gizarte eta Komunikazio Zientzietako ikasleek enpatia ariketa bat planteatzen dute Bizkaiko Campusean: euskararen erabilerari bultzada ematea da helburu nagusia. UNIKOAK dira ekimen honen sustatzaileak, hau da, ikasleek sortu eta bideratua!

Hauxe eskainiko da: espazio ireki bat, norberak euskararekin daukan jarrera eta portaeratik abiatu eta hizkuntza-ohiturak eta -bizipenak partekatzeko. Batzuek besteei entzuteko lekua, euskararen arnasa eta bihotza elkarri luzatzeko bidea, eta, batez ere, hausnarketa kolektiborako gunea izango da Bideopodcast honen xedea.

Zuk ere partehartu nahi duzu? Euskararekin daukazun lotura/sentimendua/ konpromisoa erakutsiko diguzu? Bidali 10-15 segundoko bideo bat, erakutsi Euskaraldiaren zure ikuspuntua.

Helbide honetan gaude: ehunkabagarabp@gmail.com , baita Instagramen ere bai: @ehunkabagarabp