redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

eRRe

Noiz eta non

2022/04/27, 12:30

Irudia

Deskribapena

Bertsopaper dramatizatu, ipuin-kontaketa eta poesiekin osatutako hamar piezako antzerki emanaldia.

Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez bada? Guztiak bi, bata beti bestearen muga eta definizio. Baina inoiz ez berdinetik berdinera.

Jakinekoa da jendartea, oro har, dikotomien edo binarismoen arabera antolatzen dela. Eta mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputza eta baita bertsolaritza ere zeharkatzen dituzten hainbat fenomenoz hausnartu eta sortzeko. Hortik abiatuta, aipatu dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz.