redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/09/29 Noiz arte: 2022/10/11

Irudia

Deskribapena

Bizkaia Aretoa - UPV/EHU izango da XIII. edizioko JA! Jaialdia hartuko duen egoitzetako bat, Bilbon.

Udazken hasieran antolatu ohi da Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia. Kultur ekitaldi honek umoreak arteetan eta, bereziki, literaturan duen garrantzia azpimarratzen du: umorea da adimenaren, zibilizazioaren eta bizitzeko poztasunaren adierazpenik gorena, bere zentzurik zabalenean ulertuta. 

Udazkenaren hasieran ospatzen da 2010az geroztik, eta aurten Bizkaia Aretoa – UPV/EHUra dator programa zabal batekin, urriaren 7tik 10era bitartean: 7 ekitaldi izango dira bertan. Jardueren laburpena:

2022-10-07. Elkarrizketa: Gatomakia. Gonzalo Torné eta Laura Fernández. Ondoren, liburuak sinatzea. 19:00 h.

2022-10-07. Elkarrizketa: José María Merino eta Manuel Vilas. Ondoren, liburuak sinatzea. 20:30 h.

2022-10-08. Magia: Zur eta lur. Imanol Ituiño. Euskaraz. 12:00 h.

2022-10-08. Elkarrizketa: Verbolario. Rodrigo Cortes eta Jesús García Calero. Ondoren, liburuak sinatzea. 19:00 h.

2022-10-08. Elkarrizketa: Jonathan Coe eta Rodrigo Fresan. Ekitaldia ingelesez egingo da, aldi bereko itzulpenarekin. Ondoren, liburuak sinatzea. 19:00 h.

2022-10-09. Umorezko 10 sekuentzia gogokoenak. Rosa Belmonte eta Juan Bas. Ondoren, liburuak sinatzea. 19:00 h.

2022-10-10. Elkarrizketa: Eduardo Halfon eta Txani Rodríguez. Ondoren, liburuak sinatzea. 19:30 h.

Jaialdiaren egitarau osoa beheko estekan:

https://jafestival.com/index.php/eu/egitaraua/