redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

Aurkezpena

IKIGAI

Noiz eta non

2022/10/20, 18:00

Irudia

Deskribapena

Ondiz Jimenezek,  UPV/EHUko Ikus-Entzunezko Komunikazioko Graduko ikasleak,  Ikigai liburua egin du Gradu Amaierako Lanerako. Osasun mentalak pertsonen larruazalean duen eraginaren analisia da.

 

Sinopsia: Larruazalean islatzen da izan garena, garena eta izango garena.

Ondiz Jimenezek hamaika istorio erreal kontatzen du argazkien bidez. Bizitzak txarto tratatu dituen pertsonenak, hain zuzen. Lanak haien larruazaleetan esperientzia horiek izan duten eragina erakusten du.  Protagonistek egilearen proiektuan parte hartu nahi izan zuten jendeari erakusteko zein inportantea den barrutik zaintzea, kanpotik ondo egoteko.

Liburuaren aurkezpenean istorioen hainbat protagonistek hitz egingo dute.

*Sarrera librea, edukiera bete arte