redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

UNIKOAK mahai-ingurua: Uniaren ostean, zer?

Noiz eta non

2022/11/04, 12:00 - 13:30

Irudia

Deskribapena

ZINEBI EXPRESS film laburren lehiaketaren 13. edizioaren barruan dator UNIKOAK mahai-ingurua. Azaroaren 4tik 10era bitartean egingo da. Antolatzaileen artean: ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, EHUKultura, eta UPV/EHUko bi fakultaterekin elkarlanean: Gizarte eta Komunikazio Zientziak eta Arte Ederrak.

Sinopsis: ZINEBI EXPRESS film laburren lehiaketaren 13. edizioaren hasiera Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn egingo da. Zinema eta ikus-entzunezkoetako ikasleentzako atondutako lehiaketa honi ekin aurretik, mahai-inguru bat izango da, UNIKOAK: Uniaren ostean, zer? izenekoa. Bertan, ikasketak UPV/EHUn egin zituzten ikus‑entzunezkoen sektoreko hainbat profesionalek beren esperientziak partekatuko dituzte. Parte hartzaileak honako hauek dira: Ander Barinaga-Rementeria, Maider Urkitza, Esti Urresola eta Larraitz Zuazo, Alaitz Arenzana moderatzailearekin.