redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

Tailerra

Sormen ola tailerra, PATXO TELLERIArekin

Noiz eta non

2023/02/11, 09:30 - 15:00

Irudia

Deskribapena

Patxo Telleríak SORMEN OLA proiektuaren bigarren tailerra emango du, "Sormena arte eszenikoetan", otsailaren 11n. Tailerrean istorioak asmatzeko giltzak aztertuko ditugu eta praktikan jarriko ere.

Euskal Herriko gazteei (16 eta 29 urte bitarteko gazteei) luzatzen diegu gonbita. EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleek doan izango dituzte tailer guztiak. Aurretik izena eman behar dute hemen: ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus

Aukera askeko kredituak ere aitortuko dira, egindako tailerren (orduen) arabera.
 

Biografia

Patxo Telleria euskal arte ezenikoetan dramaturgorik nabarmenentako bat dugu. Maskarada taldean hasi zen orain dela lau hamarkada eta euskal antzerkigintzan bidegilea da. 30 antzezlan baino gehiago idatzi ditu. Teatrogilea izateaz gain, aktorea eta zinemagilea da. 

Zinemagintzan bost filmen gidoi idatzi ditu eta horietako hiru zuzendu ere. Istorio egile oparoa da eta gidoigintzan maisua. Sarritan umorea da haren sormenen ardatza. Gaur egun, Tartean konpainiaren partaidea da eta euskal unibertsoan biziki ezaguna da Mikel Martinezekin egiten duen bikotea.