Ikerkuntzarako guneak

Ikerkuntzarako guneak

ESPERIMENTAZIO ETA OSASUN-ZIENTZIEN ARLOKO IKERKETA-TALDEEI XEDATURIKO GUNEAK

Lactiker

Ikergunean, 14 ikerketa-taldek dute kokapen eta horietako bakoitzak bere laboratorioa du esleituta, zeinek bere ikerketa-lana garatu ahal izateko zientzi ekipamenduaz hornitua.

Beren ibilbidean zehar, ikerketa-talde guztiek egin izan dute kalitatezko ikerketa, nazioartean izen eta izana merezi dutena bakoitzaren espezialitatearen barruan. Beroriek egindako lanak nazioarteko aldizkari espezializaturik onenetan argitaratzen dira eta ekipamendurik moderno eta eguneratuenak dituzte eskura, erakunde publiko eta pribatuen bitarteko ekonomikoak erakartzeko gai izan direlarik.

IKERKUNTZA-ZERBITZU OROKORRETARAKO EREMUAK (SGIker)

IKERKUNTZA-ZERBITZU OROKORRETARAKO EREMUAK

Arabako Campuseko Ikerkuntza Zerbitzu Orokorrak Lascaray Ikergunea Ikerkuntza Zentroan kokatuta daude, eta punta-puntako tresnak dira enpresara ezagutza transferitzeko arloan. SGIker eremuek ekipamendu zientifiko handiak dituzte, komunitate zientifiko, teknologiko eta industrialari zerbitzua emateko.


 

IKERKUNTZARAKO ZERBITZU OROKORRAK

Irudia

Talde eta zerbitzu bakoitzari esleitutako guneez gain, ikerguneak ikerkuntzarako gune komunak dauzka, erabiltzaile guztien eskura jarritakoak.

Gune komun hauek oinarrizko ekipamendu zientifikoaz hornitu dira eta UPV/EHUren baliabideak optimizatzea dute helburu eta xede, ikergunea darabilten ikerketa-talde ezberdinek mota bereko inbertsioak egin ditzaten ekidin nahian.