M8a Informatika Fakultatean
Lehenengo argitaratze data: 2019/03/01
Informatika Fakultatean, kolektibo desberdinetan lanean ari garenok biltzarrean bilduta, Martxoaren 8ko greba deialdiaren inguruan honako ekintzak burutzea erabaki dugu:
- Fakultateko kolektibo guztietako emakume langileak greba egitera deitzea.
- Greba egiteko zailtasunak dituztenei laguntzeko asmoz:
- Norberak bere bulegoa ez garbitzeko eskatzea.
- Norberak egin behar duen beste zerbitzuen erabilpena gutxitzea.
- Martxoaren 8ko aldarrikapenekin atxikimendua adierazteko bestelako ekintzak:
- Tabernan menu bakarra eskainiko da.
- Argazki kolektibo martxoaren 6an, 10:30tan, Fakultateko sarrerako eskaileretan Ekarri zerbait lila jantzita argazkiari kolorea emateko!
- Fatxadan oihal lila handi bat zintzilikatu.
- Globo lilak han-hemenka jarri.