Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"Multimedia-Internet" on-line liburua argitaratuta (euskaraz)

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/07

Irudia

Informatika Fakultateko kidea den José María Rivadeneyrak egindako liburua eskuragarri dago sarean. Helburu akademikoa izanik, liburua bereziki interesatuko zaie Internet­ eta multimedia-­teknologiak ikasten dituztenei. Oso aproposa da Ingeniaritza Informatikoa ikasten dutenentzat, baita Telematika eta Telekomunikazioko titulazio unibertsitarioetan ibiltzen diren euskaldunentzat ere. Irakaskuntza tekniko ertainetan ere oso erabilgarria izango da liburua, batez ere irakasleen formazioan, euskaraz idatzitako testuen eskasia kontuan harturik.

Multimedia­-Internet barrutik ezagutzeko jakin­mina duen edozeinentzat dago idatzita liburua.

Edukiak:

  1. Internet eta multimedia-aplikazioak.
  2. Bideoa eta telebista Interneten
  3. IP telefonia
  4. Multimediarako sare-teknologiak