Ruta de navegación

Publicador de contenidos

Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldia Donostiara helduko da abenduaren 17an

Fecha de primera publicación: 17/12/2019

Kultura digitalaren esparruan eta IKTen alorrean euskararen erabilera sustatzeko jardunaldia antolatu dute Donostian hilaren 17rako, hau da, astearte honetarako. Batxilergoko lehenengo mailako 487 gaztek hartuko dute parte hiru gunetan; bost proiekturen aurkezpenak, bi hitzaldi eta zortzi lantegi praktikok osatuko dute egitasmoa.

Neska gazteak esparru digitalera erakartzeko ahaleginean, genero ikuspegiak garrantzia nabarmena izango du jardunaldian; bereziki, Olatz Arbelaitz EHUko Informatika Fakultateko irakasle eta ikertzailearen 'E-makumeak: ezinbestekoak teknologia bidezkoa izan dadin' hitzaldiaren eskutik.

Gainera, robotak arituko dira ikasleen gidari lanak egiten Elena Lazkano eta RSAIT taldeari esker.

Informazioa gehiago: Campusa, DV, Donostia