info_chillida

Chillida erakusketa-aretoa

Irudia

Mota guztietako erakusketetarako egokia den  220 m²ko espazio irekia da. Hala ere, mota honetako areto batek eskaintzen duen malgutasunari esker, bertan mota askotako ekintzak egin daitezke:

  • Hitzaldi edo bilera gela;  horretarako altzari egokiak jar daitezke
  • Koktelak edo bazkariak egiteko espazioa
  • Proiekzioak edo ikuskizunak
  • Tailerrak
  • Beste batzuk

Aretoa oso gertu dago Bizkaia Aretoko terraza ikusgarritik, eta horri eta bertatik ikus daitekeen panoramikari esker, Txillida Aretoa toki ezin hobea da bertan burutu nahi diren ekintzak hartzeko.

Argazkien galeria

Eduardo Txillida Juantegi
(Donostia, 1924 - Donostia, 2002)

Nazioartean Chillida erdal grafiaz ezagunagoa, euskal eskultore ezagunenetakoa mundu osoan. Txillidaren lanak bost kontinenteetan daude barreiatuak. Haien artean Donostian dagoen Haizearen orrazia aipa daiteke. Euskal Herriko Unibertsitatearen logotipoa ere berak diseinatu zuen.