info_axular

Axular erakusketa-aretoa

Irudia

Mota guztietako erakusketetarako egokia den 110 m²ko espazio irekia da. Hala ere, mota honetako areto batek eskaintzen duen malgutasunari esker, bertan mota askotako ekintzak egin daitezke:

  • Hitzaldi edo bilera gela; horretarako altzari egokiak jar daitezke.
  • Koktelak edo bazkariak egiteko espazioa
  • Proiekzioak edo ikuskizunak
  • Tailerrak
  • Beste batzuk

Aretoa oso gertu dago Bizkaia Aretoko terraza ikusgarritik, eta horri eta bertatik ikus daitekeen panoramikari esker, Axular Aretoa toki ezin hobea da bertan burutu nahi diren ekintzak hartzeko.

Argazkien galeria

Axular edo Pedro Agerre Axular
(Urdazubi, Nafarroa, 1556 - Sara, Frantzia, 1644)

Apaiza izan zen, eta historiako euskal idazle handienetakoa da. Berak idatzitako Gero liburua (Bordele, 1643) dugu euskal literaturako lan nagusietako bat, idazle askorentzat ereduragarri izan dena.