Info_Suscríbete

Orainarte izandako erakusketak...

Erakusketa

“UNO + 1 +…” Gizartea gara. Somos sociedad" Erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2019/01/10 Noiz arte: 2019/02/18, 00:00 - 00:00

Irudia

Deskribapena

Talde erakusketa 

 
  • Urtarrilak 10 – otsailak 18

  • Zabalik: 09:00-19:30 (astelehenetik ostiralera)

  • Axular / Etxepare  aretoak

 

Pertsonak

Berdingabeko pertsonak eta desberdinak, gizarte baten parte direnak.

Politika: gobernatzeko tresna. 

Politikaren boterea guregizartean.

 

Artistak:

David Hornback 

Oier Ituarte

Lle Godoy   

Ernesto Casero  

Juan Pablo I 

Izaro Ieregi 

Zaloa Ipiña  

Sra. Polaroiska (María Ibarretxe, Alaitz Arenzana) 

Ixone Sádaba 

Ana Riaño 

Raquel Meyers 

Adrián Castañeda 

Kepa Garraza

Proyecto Ellas (Ainhoa Resano, Savina Lafita)  

Ismael Iglesias

 

JARDUERAK:
  • Urtarrilak 17 - 19:30

 "UNO + 1 + ..." erakusketaren komisario Fidel Díez Mesak bisita gidatua egingo du. Bertan, ikusgai dauden obrei buruzko azalpenak emango ditu.

 

  • Urtarrilak 24 - 19:30

ELLAS.Bilboko goiko auzoetako album irekia.

“ELLAS” argazki album ireki bat da, eta bertan Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako emakumeen memoria fotografikoa ikus daiteke. Albumak arlo intimo eta pribatuaren mugak gainditzen ditu, eta gure iruditeria kolektiboan dauden isiltasunak, tabuak eta estigmak azpikoz gora jartzen ditu.

 

  • Urtarrilak 31 - 19:30

 ¿Dónde diablos está Wichita?

David Hornback, argazkigintzaren zale amorratua izanik, 15 urterekin hasi zen bere senide, anai-arreba, lagun eta bizilagunei argazkiak ateratzen.20 urte beranduago, bere etxeko atikoan, material hori guztia berreskuratu zuen eta ohartu zen iraganeko garai baten erretratua zela.Bere familiaren historia da, Wichitan, AEBko hiri galdu batean, kokatua. Baina ez hori bakarrik; gu guztion historia ere bada, jada galduak dauden gure haurtzaro eta nerabezaroaren historia.

 

  • Otsailak 7 - 19:30

Artea gatazkan dauden herrialdeetan: artea erresistentziarako ariketa gisa

Hitzaldi honetan, Ixone Sadabak Moving Artistsproiektua aurkeztuko digu. Irabazi asmorik gabeko erakunde horrek, bi urte besterik ez baditu ere, dagoeneko Iraken, Kurdistanen, Palestinan eta Afganistanen esku hartzen du.  Gatazka armatuko, erregimen totalitarioko edo gatazka ondoko egoeretan, arte garaikidea desagertzeko arriskuan dagoen ondare ukiezintzat hartu behar da. Moving Artists erakundeak zenbait programa kontzeptualizatzen eta gauzatzen ditu, gatazka egoeretan eta mugak ixten direnean ere arte garaikidea egingo dela bermatzeko.