Info_Suscríbete

Orainarte izandako erakusketak...

Erakusketa

Censuras-Zentsurak (Agustín Ibarrola)

Noiz eta non

Noiztik: 2018/01/19 Noiz arte: 2018/02/28, 00:00 - 00:00

Irudia

Deskribapena

AGUSTÍN IBARROLA

Censuras - Zentsurak

 

Erakusketa

Urtarrilak 19 – otsailak 28

Ordutegia: astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik), 8:30 – 19:30

Ohiz Kanpoko irekiera asteburuan: otsailak 24 eta 25. Etenik gabeko ordutegia: 10:00 - 20:00.

Chillida eta Axular aretoak.

Bizkaia Aretoa.UPV/EHU

Abandoibarra etorb.3. Bilbao

 

Agustin Ibarrola Bilbon jaio zen 1930ean. Grabatzailea, eskultorea eta pintorea, eta Equipo 57ren sortzailea eta kidea.

Sormenaren hainbat alderdi jorratu zituen bere lanean: adierazpen irekienak naturako lan artistikoekin, eskultura publikoak, grabatuen ekoizpen seriatua, kontzepzio muralista, ikerketa plastikoa... Haren lengoaia adierazgarri eta aldi berean arrazionalistak Arte Garaikidearen erakusgarri askotarikoa, konprometitua eta aberatsa ondu zuen.

 

Jarduerak

  • Urtarrilak 18 (19:30): Inaugurazioa. Naiel Ibarrola.
  • Otsailak 6 (19:30): Hitzaldia eta mahai-ingurua. 

"Agustín Ibarrola, la estética de la ética". Juan Angel Vela del Campo

Juan Ángel Vela del Campo (Bilbo, 1947), Telekomunikazioetako Goi-mailako Ingeniaria da. 1987an Madrilen egindako Ibarrolaren erakusketaren katalogoko testuak koordinatu zituen, eta kultura gaietako saiakeragile lanetan hasi zen prentsa idatzian, irratian eta telebistan. 2000. urtean Salzburgoko Kultura Funtseko Musika eta Antzerki kritikarien saria jaso zuen. FCEk 8 liburukitan eta hainbat herrialdetako 29 adituren laguntzaz argitaratutako Historia de la Música en España e Hispanoamérica zuzendu du. Hamarkada batean Erromako Flamenko Jaialdia koordinatu du. 2015etik Portugalgo Alentejo Beherea eskualdeko Terras sem sombra Jaialdiko zuzendari artistikoa da. Gastronomia Errege Akademiako kide osoa da eta Cappella Napolitanako ohorezko presidentea, eta Napoliko San Pietro a Majella Kontserbatorioko irakaslea.