Info_Suscríbete

Orainarte izandako erakusketak...

Astelehenean zabalduko da XVI. Zientzia Asteko jardueretan parte hartzeko izen-emate epea

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/02 Noiz arte: 2016/11/06, 09:00 - 20:00

Irudia

Deskribapena

Bilbon, Donostian eta Gasteizen 48 stand eta 86 jarduera atondu dira, tartean, tailerrak eta irteerak. Azken bi horietan izena ematea ezinbestekoa da.

Datorren astelehenean, urriak 24, goizeko 9:00etan, irekiko da izen-emate epea UPV/EHUren XVI. Zientzia Astea dela eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen antolatu diren tailer eta txangoetan parte hartu ahal izateko. Zientzia Astea ekitaldi ludiko eta pedagogikoa da, eta ekimen honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateak gizarteari zientzia hurbildu nahi dio, haren benetako xarma erakutsi eta gazte, heldu eta umeen jakin-mina piztuz. Azaroaren 2tik 6ra bitartean Bilbon egingo da XVI. Zientzia Astea, azaroaren 3tik 5era Donostian eta azaroaren 3tik 6ra Vitoria-Gasteizen. Bilbon, Bizkaia Aretoan izango da; Donostian, Kursaal Jauregian; eta, Vitoria-Gasteizen, Bibat Museoan.

Guztira 44 tailer eta 27 txango antolatu dira. Beste beste, Bilbon behaketa astronomikoak egingo dira, EspaZio Gelako teleskopioetatik galaxia urrunak ikusteko, eta bideojokoak programatzen ikasteko tailer bat ere antolatu da; Donostian, Delituarekiko lilura tailerrean Kriminologiako ikertzaileen eskutik nobela poliziakoa eraiki ahal izango da, eta Gasteizen, dolare eta bodega bat bisitatuko dira, eta gaztak dastatzeko tailer bat eta arkeologo izaten ikasteko beste bat antolatu dira. Aktibitate guztiak doakoak dira eta izen-emateak webgunearen bitartez burutu beharko dira ezinbestez.

UPV/EHUren XVI. Zientzia Astean beste hainbat aktibitate izango ditu: 44 tailer eta 27 txangoez gain, 48 stand, 3 erakusketa, 6 hitzaldi, txikienentzako  zientzia-ikuskizun eta Zientzia Club formula, umorea, musika eta zientzia osagaiak batzen dituena, eskainiko dira. Stand zientifikoak eta abar bisitatzeko ez da izenik eman behar, baina tailerretan eta txangoetan parte hartzeko izen-ematea ezinbestekoa da.