Arte Eszenikoak

Info_Suscríbete

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

Euskaraz eta euskararen alde egiteko prest? Bizkor ibili Abenduaren 2an eta 3an

Noiz eta non

Noiztik: 2014/12/02 Noiz arte: 2014/12/03, 11:30 - 20:30

Deskribapena

  • Abenduaren 2an eta 3an zehar, bertsoak, errezitaldiak, hitzaldiak, lehiaketak, proiekzioak, bazkari herrikoiak, monologoak, erakusketak, musika, dantzak eta abar egingo dira.
  • "Gure Sor Lekua", euskarazko lehen filma, Bizkaia Aretoan proiektatuko da, bere soinu-bandaren musikariekin zuzenean.
  • Euskararen arloko errektoreordeak agiri ofiziala irakurriko du

Abenduak 2

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEKO PARANINFOAN (Leioan):

  • 11:30etan: Jon Zarate, UPV/EHUko Euskararen arloko errektoreordearen agiria.
  • 12:00etan: "Bi arreba" ekitaldi poetikoa, Andoni Egaña bertsotan eta Xabier Lizaso pianoan.
  • Ondoren, Jon Kortazar literatura irakaslearen eta bere ikasleen parte-hartzea Harkaitz Cano idazlearen poesiak errezitatzen (Fréderic Chopin-en musikariaren "Nocturnos/ Gauekoak" konposaketaren ildotik).

Abenduak 3

BIZKAIA ARETOAN (Bilbon, Abandoibarra 3):

  • 19:30etan: Gure Sor Lekua filmaren pantailaratzea zuzeneko musikarekin. Ikusi hemen informazio gehiago.

GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEAN:

  • 12:00etan – Ikasleek bultzatutako ekimen bereziak Campus osoan zabaltzeko.

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEKO PARANINFOAN (Leioan):

  • 12:00etan: "Fusioaren bidezko energia. ITER proiektua". Fernando Plazaola adituaren hitzaldia. Mahai-ingurua ikertzaile euskaldunekin.

OSTALARITZA ESKOLAN (Leioan):

  • 13:00etan: Euskal-bazkaria Leioako ostalaritza eskolan musikaz alaituta.
  • 14:00etan: Euskarazko leloaren lehiaketaren sari-banaketa.

MEATZEEN ETA HERRI LANEN ITUEn:

  • 18:00etan – Hitzaldia: "Gaur egungo anabasa energetikoari alternatiba".