Arte Eszenikoak

Info_Suscríbete

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

Karramarroa. Dxusturi Teatroa

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/26 Noiz arte: 2017/06/30, 19:30 - 13:28

Irudia

Deskribapena

Karramarroa
Dxusturi Teatroa
 

  • Urriak 26

  • 19:30

  • Bizkaia Aretoan.

  • Sarrera libre aretoa bete arte
     

Kostaldeko hondartza nudista sofistikatuenean, gorputz lirain, beltzatu, gihar puztu, depilazio eta tatuaien erdian bapatean emakume bitxi bat agertzen da. Idoia karramarro bat da. Bere burua moderno, ireki eta progresistatzat duen gizarte honen haretzaren erdian, bista izorratzen duen piztia koka ezina.

"Are! Ez genituen horiek besterik behar: Futbolariak! Zertara datoz horiek naturismo leku batera bere plastikozko gorputz perfektuekin? Show baten ematera? Ez diote sekula haur izateari utzi. Beraien soinak begiratzen dituzte lasterka dabiltzala. Beraien buruak miresteko."