Artes Escénicas

Info_Suscríbete

ARTES ESCÉNICAS

Lo que hemos tenido hasta ahora...

Dantza eta Kantu tailerrak

Cuándo y dónde

Desde: 10/2016 Hasta: 06/2017

Lugar

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Descripción

UPV/EHUn dantzatzen eta abesten ikasi nahi? Ba ECTS kreditu bat duzu trukean

Aiko Taldeak, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzako EHUkultura programazioarekin bat eginez, aurton ere dantza eta kantu tailerrak jarriko ditu martxan, betiko melodiak abesteaz eta dantzatzeaz gozatzeko asmotan. Dantza tailerraren truke kreditu bat lortu dezakezu eta kantu tailerra egiteagatik beste ECTS kreditu bat.

Dantza tailerra Sabin Bikandi maisuarekin izango da:

Urtero bezala, ordutegiak berdin jarraituko du, astelehenero, Bizkaia Aretoan (UPV/EHUn, Bilbon):

  • oinarrizko ikastaroa, 18:00 - 19:30
  • dantzagunea, 19:30 - 21:00

Gogoratu, urrian, dohainik izango da ikastaroa.

Kantu tailerra Itsaso Arrieta maisuarekin izango da:

  • Ikastaro osorako matrikularen prezioa: 160 €-koa da
  • Kantu tailerraren ordutegia: 18.30etan eta 19:30etan

Euskal Herriko ahozko ondarearen transmisioan espezialista den Itsaso Arrietak emango du ikastaroa, astelehen guztietan urritik ekainera, UPV/EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan, EHUkultura programazioaren barruan. (Gogoratu, urrian, dohainik izango da ikastaroa). Kantu Tradizional Ikastaroaren bigarren edizioa da hau. Ikastaro horretan, Euskal Herriko txoko guztietako melodia tradizionalak interpretatuko dituzte partaideek. Lehenengo edizioaren arrakasta ikusita, Euskal Herriko ahozko ondarearen transmisioan espezialista handia den Itsaso Arrietak eskainiko du berriro ere. Itsaso Arrieta euskal abesti herrikoi irakaslea da. Urte luzez hezitzaileen irakaslea izan da haurtzaindegietan eta eskoletan. Umeen abestien inguruko bilketa eta ikerketa lanean ere aritu izan da.

Azken urteetan abesti tradizionalei buruzko ikastaroak ematen ari da, eta abestiarekin erlazionatutako hainbat kultur jardueratan ere hartzen du parte.

Ikastaroaren edukiari dagokionez, Itsaso Arrietak hau azaldu du: "Euskal Herriko abesti multzo aberatsean egongo da oinarrituta, Euskal Herri osoko koplak, baladak, bertsoak, dantzatutako abestiak eta abestutako dantzak jasoz, baina errepertorio osoa pixka bat "kartara" egingo da, parte hartzen duten pertsonen ezagupenen eta nahien arabera". Ikuspuntu metodologikotik, "helburua abesti bakoitza bere testuinguruan azaltzea izango da, jatorria eta egilea ezagutzea, ezagunak direnean, esanahian eta sinbologian sakontzea, hitzek gure hizkuntzan duten leuntasunaz edo zorroztasunaz jabetzea, eta ondoren elkarrekin abestu, ezagutza erantsi, taldean egiteak sortzen duen plazeraz eta pozaz gozatuz".