Arte Eszenikoak

Info_Suscríbete

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

Lyceum Club (Antzerkia) DATA BERRIA: martxoak 5

Noiz eta non

2018/03/05, 19:30 - 00:00

Irudia

Deskribapena

Lyceum Club

Antzerkia (Gaztelaniaz)

Martxoak 5  (data berria)

19:30

Bizkaia Aretoa. Bilbao

Sarrera libre aforo bete arte

 

Espainiako Gerra Zibila hasi da eta lau emakume espainiarrek deserritik idazten dute. Herriminez daude, eta gogoratzen dute nola beste emakume batzuekin batera sortu zuten Espainiako lehen klub feminista: Lyceum Club zena.

LYCEUM CLUB omenaldi txiki bat da emakume horiei. Horiei, eta kultura eta adore ukaldiz Espainian feminismoaren erroak landatu zituzten gainerako emakume guztiei, emakumearen interesen aldeko borrokari lotu zirenei, eta emakumearen hazkundea —hezkuntzakoa, kulturala eta soziala— bultzatu nahi izan zutenei. Gerran borrokatu zirenei, ez su-lerroetan, baizik eta etorkizun hobe baten ametsa iragartzen zuten idazki eta hitzaldien bitartez.

 

Zuzendaritza eta dramaturgia: María Goiricelaya

Antzezleak: Ane Pikaza, Nagore González, Olatz Ganboa, Getari Etxegarai.

Musika (zuzenean): Adrián García de Los Ojos