info_estudiar fuera

Informatika Fakultateko ikasleentzako mugikortasun programak

Erasmus, Latinoamerika eta Beste Norakoak

Mugikortasun programa hauek beste herrialde bateko unibertsitate batean egindako ikastaldi batean datza. Programa graduko hirugarren mailako ikasleei zuzenduta dago laugarren mailako hautazko irakasgaiak beste unibertsitate batean ikasteko, baita master batzuetarako ere. Fakultateak atzerrian egindako ikasketen onespen akademikoa emango du egonaldiaren bukaeran.

  • Fakultateak lau bilera informatibo antolatu ditu eskaera epea ireki baino lehen (2023ko urriaren 24ean eta azaroaren 2an, 12:00 eta15:00etan Ada Lovelace aretoan). Aurkezpena ikusi
  • Eskaerak GAUR>>unibertsitate trukea bitartez egin behar dira.
  • Helburuko unibertsitateak eta bakoitzaren baldintzak GAURen ere daude.
Eskaerak egiteko epea: 2023ko azaroaren 2tik azaroko 20ra

 

Mugikortasun guztien informazio osoa Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzaren web orrian dago.

SICUE: Estatuko unibertsitateetara joateko mugikortasun programa

Eskaerak egiteko epea: 2024ko otsailaren 19tik martxoaren 4ra

Aurtengo ERASMUS-AL-BN deialdian plaza bat jasotzen duten ikasleek EZIN izango dute SICUE deialdian parte hartu, nahiz eta esleitutako plazari uko egin.

SICUE- Sistema de Intercambio entre Centros Universitarios Españoles honen bitartez Informatika Fakultateko ikasleek Espainiako beste unibertsitate batean egin ditzakete beren ikasketetako zati bat. Han egindako ikasketak aitortzeko bermea izango dute eta gainditutako kredituak espediente akademioan onartuko dira.

Aurtengo delialdiaren informazioa

Arautegia

Informatika Fakultateko mugikortasun araudia
UPV/EHU-ko Nazioarteko mugikortasun programei buruzko arautegia


Informatika Fakultateko mugikortasun programen arduradunak:
Borja Calvo (Kanpo Harremanetako eta Ikerkuntzako Dekanordea)
Lorena Pérez-Lafarga (Fakultateko teknikaria)
Tel:+ 34 943 015563
E-mail: informatica.internacional@ehu.eus

 

Aplikazio habiaratuak

Nazioarteko ikasleentzako enplegu ataria - Txartela