Eduki publikatzailea

Identitateak eta euskal zuzenbideak

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/23

(Beste leiho bat zabalduko du)
Identitateak eta euskal zuzenbideak
2018 , 350 , ISBN: 978-84-09-02739-2

Koordinatzaile nagusia:
- Joxerramon Bengoetxea.

Koordinatzaile laguntzaileak:
- Amane Gogorza.
- Alexandre Zabalza.

Egileak:
- Lontzi Amado-Borthayre.
- Mikel Anton Zarragoitia.
- María Rosa Ayerbe.
- Joxerramon Bengoetxea.
- Iñigo Bullain.
- Yannick Capdepon.
- Xabier Ezeizabarrena.
- Amane Gogorza.
- Claude Labat.
- Claude Mehats.
- Iker Nabaskues.
- Lorena Ortuoste Ibarzabal.
- Eguzki Urteaga.
- Alexandre Zabalza.
 

Hitzaurrea: identitateak eta euskal zuzenbideak

Identitatearen galdera betidanik interesatu izan zaio arlo politikoari– bai politika egiten dutenei, baita aztertzen dutenei ere. Behar bada ez da hain gai arakatua izan zuzenbidea egiten dutenen eta hauen  ekoizpenak aztertzen dutenen artean, ezta zuzenbidea teorizatzen dihardugun ikerlarien artean ere.
Naziotasuna egozpen harreman hutsala izan da, usu. Halere gure testuinguru berria europarra da eta europar integrazio prozesuan identitateak zeresan handia izan dute betidanik. Horrek ikuspegi juridikoan ere eragina du: esate baterako, europar hiritartasuna da hegoaldeko eta iparraldeko euskaldunok elkarrekin dugun ezaugarri berri bat.
Ez da itxia, ez dago bere buruaren inguruan soilik bilduta, zabaldu egiten da, beste identitate mota batzuei irekitzen delarik, eta aniztasun kulturalarekin elkar eragiten du, aniztasun horiek arrezagutzea eta kidetzea eskatzen duelarik. Aniztasun hau Euskal Herrietako historian, lurraldeen askotarikotasunean, euskal biztanleen munduan zehar egindako joan-etorriak, euskal lurraldeetara mendeetan etorritako pertsonen aniztasunean dakusagu. Honek denak bere eragina utzi du zuzenbide motetan, jakina, eta gaur arte, non pertsonen artean diskriminatzeko, bereizkeria egiteko debekuak tratu berdintasuna eta beharrezko laguntza neurrien artean bereiztera eramaten gaituen: kultura eta hizkuntza gutxiengotuen adeko jarrerak, hizkuntzen bizikidetza, lurraldearen gobernantza parte-hartzailea...

“Identitateak eta euskal zuzenbideak” liburu honek galdera horiek, eta beste batzuk, ditu xede. Euskal identitateak eta tradiziozko zein gaurkide diren gizarte eta zuzenbide motak edo formak disziplina eta metodologia desberdinetatik arakatuz. Etxea, baserria, Biltzarrak, auzoa, elkarlana, ahaidetasuna, migrazioa, mugazbestaldekotasuna, hizkuntzaren normalizatzea, etabarreko gaiak zuzenbidetik, literaturaren soziologiatik, mitologiaren antropologiatik, etnologiatik, historiatik aztertzen dira. Liburuaren sorrera elkarlan proiektu baten ondorio da, Bordeleko Montesquieu unibertsitatea eta bertako Institut des sciences criminelles et de la justice alde batetik, eta bestetik Euskal Herriko Unibertsitatea (ehuGune) eta Oñatiko Zuzenbidearen Soziologiaren Nazioarteko Institutua (IISJ) bestaldetik, izan dira elkarlanean jardun diren erakundeak, eta Amane Gogorza eta Alexandre Zabalza Bordeletik eta Joxerramon Bengoetxea, Oñatitik bi mintegi antolatu genituen, Bordelen bata, 2013ko udazkenean eta Oñatin bestea 2014ko udaberrian. Mintegi horietan aurkeztu ziren material edo ekarpen guztiak ezin izan dira, tamalez, liburu honetarako bildu, baina batzuk bai ordea, eta horiek gaurkotu eta berbegiratu dituzte egileek. Erabaki dugu, halaber, ekarpenak egin ziren hizkuntzetan, itzulpenik gabe, uztea. Ez da izan alferkeriagatik, zinez uste baitugu hizkuntzen eta identitateen bizikidetzan. Hori da liburu honen mezu garrantzitsuetako bat: Euskal Herrian hizkuntza desberdinak egiten direla, eta euskaldunok hizkuntza  desberdinetan mintzo garela, gurea den euskararen gain. Ingelesa ez da gure lurraldeko hizkuntza bat, baina bai euskal “diasporarena”, neurri handi batean, eta gainera egungo lingua franca dugu. Egile guziei gure esker ona, liburua eta mintegiekin lagundu diguten Malen, Cristina eta Leireri ere bai esker ainitz, eta irakurleei pazientzia eta ulermena, otoi!

Amane Gogorza, Alexandre Zabalza eta Joxerramon Bengoetxea