Eduki publikatzailea

Brexitaren inguruko erreferendum berri bat deitzea ez dut uste logica demokratikoaria iruzur egitea denik

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/20

Irudia

Data erabakigarriak hurbiltzen ari dira 'Brexit'-arentzat. Erresuma Batuko herritaren gehiengoak (%51 ,8) Europar Batasunetik irtetea erabaki zuen 2016ko ekainaren 23an, eta hiru urte pasa badira ere, oraindik ez dago akordiorik `dibortzio'rako. Urriare 31 rako dago ezarrita irteteko eguna, baina ez dago garbi zer gertatuko den. Urriaren 19a baino lehen akordiorik ez badago, Boris Johnson lehen ministroak luzapen berri bat eskatu beharko dio Europar Batasunari, Britainia Handiko parlamentuak onarltu berri duen lege baten arabera. Baina gobernuko buruak behin baino gehiagotan esan du ez duela luzapen berririk eskatuko inola ere, eta akordiorik gabeko brexit-a gauzatzearen alde agertu da. EHuko irakasle eta Oñatiko Lege Soziologia lnstitutuko masterreko arduradun Joxerramon Bengoetxeari eskatu diogu laguntza, egoera katramilatsu honetan zer gerta daitekeen aztertzeko.

Zer gertatuko da zure iritziz urriaren 31n?

Ez da erraza asmatzea zer egin dezakeen Boris Johnson lehen ministroak. Urriaren 19a baino lehen Eurobar Batasunarekin akordiorik lortu ezean, luzapena eskatu beharko luke, Komunen Ganberak onartutako lege batek hala behartuta. Baina Johnsonek berak esan du behin eta berriz ez duela luzapenjk eskatuko, eta akordioarekin edo gabe, hilaren 31n gertatuko dela haustura. Akordiorik eta luzapenik ez beta, No Deal edo Brexit Gogor bezala ezaguna den irteera aplikatuko da automatikoki hilaren 31n.

Ze ondorio izango luke brexit gogorrak?

Azaroaren lehenean merkatu eta aduana-batasunetik kanpo geratuko litzateke Erresuma Batua. `Hirugarren estatu' baten estatusa izango luke Europar Batasunarentzat, egun Txinak, Errusiak edo Mongoliak duten maila bera. Aduana-kontrolak eta mugazergak berrezarriko lirateke, eta horrek ondorio latzak eragingo ditu, bereziki Erresuma Batuarentzat. Gobernu britainiarrak prestatu duen `Yellowhammer' txostenak berak ohartarazten du akordiorik gabeko brexit-ak izango lituzkeen ondorioez: prezioen igoera, portuen kolapsoa, arazoak elikagaiekin eta sendagaiekin...Gainera, lrlanda barruko mugaren afera konpondu gabe geratuko litzateke... Ondorio oso gogorrak, muturrekoak. Gainerako europarroi eta Euskal Herriko enpresa askori ere eragingo die, jakina. Merkantzien garestitzea ekarriko du, eta ez dezagun ahaztu, atzerriko laugarren bezero garrantzitsuena dela Erresuma Batua euskal enpresentzat.

Aditu gehienek diote brexit-ak beheraldia ekarriko duela epe motzean Erresuma Batuko ekonomiarentzat. Hala ere, britainiarren gehiengoak atera egin nahi du Europatik. Zer lortu nahi dute?

Mugen kontrola berreskuratzea zen kanpainan `leave'n aldekoek erabili zuten argudio nagusia, etorkin kopurua murriztu ahal izateko. Arrazoi ekonomikoak (Europar Batasuneko kide izatea garesti ateratzen zaiela diote, eta merkataritza-hitzarmen propioak negoziatzeko askatasun oso-a izango dutela), politikoak, historikoak, nazionalistak... ere badaude.

Teresa May gobernuburu ohiak lortu zuen brexit-erako akordioa, baina Erresuma Batuko parlamentuak birritan bota zuen atzera, Europa zale nahiz euro eszeptikoen botoekin. Zergatik? 

Europa zaleek ez dute akordiorik nahi, Batasunean jarraitu nahi dutelako. Brexit-aren aldekoek berriz ez dute onartu nahi lpar lrlandako auzia bideratzeko proposatzen den Backstop izeneko formula.

Zertan datza Backstop-a?

Erresuma Handia (lpar lrlanda barne) Europar Batasunetik ateratzeak esan nahi du muga ezarri beharko litzatekeela lrlandar Errepublika eta lpar lrlandaren artean, eta horrek kolokan jarriko luke 1998ko Ostiral Santuko bake akordioa. Eta hori ekiditea da, hain zuzen, Backstop-aren helburua. Ez Erresuma Batuak ez eta Europak ere ez dute nahi irla zatitzea muga fisikoekin. Horregatik, Backstop-ak zera proposatzen du: brexit-a gauzatu ondoren Europar Batasuna eta Erresuma Batuaren arteko harreman komertzialak adosteko irekiko den trantsizio epean akordiorik lortuko ez balute, lpar lrlanda aduana-batasunean mantenduko litzateke, kontrol batzuekin Erresuma Batutik sartuko liratekeen produktuentzat. Hori, jakina, Ipar lrlandako DUP alderdiko unionistek ez dute onartzen; praktikan Erresuma Batuaren zatiketa eta lrlandaren bategitea esan nahi duela diote. Horren aurrean, backstop-a Britania Handia osoan aplikatzea ere proposatu zen; alegia Erresuma Batua osorik geratzea aduana-batasunean, Europako merkatu arauen menpe, eta beste herrialde batzuekin akordioak sinatzeko aukerarik gabe. Baina britainiarren gehiengoak ez du onartzen, egoera hori betikotu den beldur.

Gero eta gehiago dira brexitaren inguruko erreferendum berri bat eskatzen dutenak. Azkena, Alderdi Laboristaren buru Jeremy Corbyn. Nola ikusten duzu? Ez al litzateke izango 2016ko erreferendumean brexit-aren alde bozkatu zutenen 17 milioi britainiarrei iruzur egitea?

Debate politiko bat da. Nik esango nuke erreferenduma egin zenean inork ez zekiela zer motatako brexit-a aterako zen negoziazioetatik; alegia, brexit-ari bai esan zioten, baina jakin barik zein brexit mota izango zen. Beraz, logika demokratikoa izan dezake berriro galdetzeak: hau da negoziatu duguna; hau al da nahi zenutena? Izan daiteke erreferendum berri bat planteatzea, edo, bestela, plebiszitu izaera izango luketen hauteskundeak deituta.