FAQs

Ohiko galderak

1. Zer dira UNIBERTSITATE-HEDAKUNTZAKO BEREZKO IRAKASKUNTZAK?

Ezagutzak zabaltzea, espezializatzea, hobetzea eta/edo eguneratzea ahalbidetzen duten irakaskuntzak. Eguneratze-, espezializazio-, birziklatze- eta ezagutza-ikastaroak dira, ikasleen prestakuntza osagarri eta jarraitura bideratuak.

2. Zer urrats egin behar dira unibertsitate-hedakuntzako proposamen bat eskatzeko eta lortzeko?

Irudia

1. urratsa

  • Dokumentazioa: Eskola eta lokal/espazio baimenak
  • Aurrekontua (kalkulu-orria)
  • Akordioa eta dirulaguntzak

2. urratsa

  • Formularioa bete
  • Hautatu prestakuntza-proposamen mota
  • Dokumentazio guztia eranstea

3. urratsa

  • Graduondoko batzordearen onespena
  • Gizarte-kontseiluaren berrespena

4. urratsa

  • Publizitatea
  • Aurreinskripzioa
  • Onartutako ikasleak (zenbatetsitako gutxienekoa)
  • Matrikula/Tasen ordainketa

5. urratsa

  • Ikastaro edo prestakuntza ematea
  • Ebaluazioa/balorazioa
  • Ikastaroaren feedbacka

6. urratsa

  • Amaierako memoria ematea
  • Irakasle eta ikertzaileen ordainketa

3. Zer motatako eta zenbat kreditu dituzte unibertsitate-hedakuntzako berezko irakaskuntzek?

Honako modalitate hauetako irakaskuntzak izan daitezke:

Ikasketa hauen helburua da espezializazioa, hobekuntza edo jakintzen eguneratzea eta, gehien dela, 60 ECTS kreditu luze izango ahal dira. Irakaskuntza hauen antolaketa eta irakaskuntza unean uneko proposamenean zehaztuko dira, honako arautegi honetan ezarritako bat etorrita. Besteak beste, honako modalitate hauen bidez eskainiko ahal dira:

  • Berariazko ezagutzak zabaltzeko, espezializatzeko, hobetzeko eta/edo eguneratzeko aukera ematen duten unibertsitate-hedakuntzako ikaskuntzak eta/edo ikastaroak (lehengo “ikastaro osagarriak”). 60 ECTS kreditura arteko luzapena izan dezakete. «Unibertsitate Hedakarentzaren Maila/Ziurtagiria» izena izango du.

  • Unibertsitate hedakuntzako prestakuntza ikasketak, barne izanik enpresak edo beste edozein izakundek, lan bizitzan zeharko prestakuntza helburu, eskatuta egindako lanbide hobekuntzara bideratutakoa. Hauetara sartzeko betekizunak unean uneko irakasteko proposamenean zehaztuko dira. Beren izenaren egitura izango da «Prestakuntzako unibertsitate hedakuntza:....».

  • Gradu ofizial bati edo gehiagori lotutako unibertsitate hedakuntzako ikasketak: unibertsitate hedakuntzako prestakuntza ikasketekin lotura duen graduko titulazio ofiziala egiten ari direnei zuzenduak dira. Guztira 20-60 ECTS kreditu izango dituzte, eta iraupena kasuan kasuko graduko tituluaren araberakoa izango da. Halaber, titulua lortzeko gradu ofiziala eduki behar da. Beren izenaren egitura izango da «.... graduari loturiko unibertsitate hedakuntzako diploma».

  • Berezko tituluetako edo master ofizialetako ikasketa planetako modulu edo gaiak unibertsitate hedakuntza moduan eskaini ahal izango dira, betiere, 20 ECTS kreditu baino gutxiago badituzte. Beren izenaren egitura izango da «.... tituluari loturiko unibertsitate hedakuntzako modulua».

  • Diziplinarteko, nazioarteko eta unibertsitateen arteko berezko irakaskuntzak: Programa Intentsibo Konbinatuak edo Blended Intensive Programmes (BIPak). Horiek 3 eta 6 ECTS kreditu arteko hedadura izan beharko dute, eta emateko deialdi edo proposamen bakoitzean ezartzen diren baldintzetan garatuko dira.

4. Nork aurkez ditzake EUnibertsitate Hedakuntzako Ikastaroen proposamenak?

Errektoreak, gaiaren arabera eskumena duen errektoreordetzak, ikastetxeek (propioak eta atxikiak), sailek eta unibertsitate-institutuek (propioak, mistoak eta atxikiak) eta «EHU Taldea» osatzen duten erakundeek unibertsitate-hedapekuntzako berezko irakaskuntzak proposatu ahal izango dituzte. Proposamen hori batzorde eskudunari aurkeztuko zaio.

UPV/EHUri atxikitako ikastetxe eta institutuek aurkeztutako irakaste-proposamenen kasuan, egitura hori atxikitzeko edo sortzeko hitzarmenean ezarritakoa aplikatuko zaie, eta, horrekin batera, UPV/EHUk eta dagokion erakundeak irakaskuntza horiek emateko eta kudeatzeko baldintzak finkatzeko sinatu beharko duten hitzarmenean ezarritakoa. Hitzarmen hori batzorde eskudunak izapidetu eta onartuko du, eta eragindako unibertsitate-arloek eta, nolanahi ere, UPV/EHUko Gerentziak emango dute haren berri.

EHUko erakundeek aurkeztutako unibertsitate-hedakuntzako berezko irakaskuntzak emateko proposamenen kasuan, UPV/EHUrekin sinatutako hitzarmenean ezarritakoa aplikatuko zaie, bai eta, horrekin batera, bi erakundeek irakaskuntza horiek emateko eta kudeatzeko baldintzak finkatzeko bete beharko duten hitzarmenean ezarritakoa ere. Hitzarmen hori batzorde eskudunak izapidetu eta onartuko du, eta eragindako unibertsitate-arloek eta, nolanahi ere, UPV/EHUko Gerentziak emango dute haren berri.

5. Zer dokumentazio aurkeztu behar da eskolak emateko proposamenarekin batera?

Proposamena formulario (esteka) baten bidez egingo da, eta bertan izenpetutako eranskinak erantsiko dira.

Horien artean, erantzukizun akademikoa egingo duen organoaren akordioaren agiri sinatua emango da, eta ikastaroa UPV/EHUko zentro batean egiten bada, ikastetxeko zuzendaritzaren erabakia ere erantsi beharko da, lokalak erabiltzeko soilik.

6. Zer baldintza bete behar dira ikastaro horiek egiteko?

Ikastaroak emateko proposamenean jasotakoak.

7. Ba al dago ikastaro horietarako gutxieneko ikasle kopururik?

Bai. Gutxienekoa 5 ikaslekoa da. Alabaina, berezko tituluen edo master ofizialen ikasketa planetako moduluek, unibertsitate hedakuntzako irakaskuntza edo ikasketa osagarri gisa eskainitakoek, dagokion proposamenean finkatutako gutxienekoa izango dute.

8. Beharrezkoa al da ikastaro horietarako batzorde akademiko bat sortzea?

Ez, unibertsitate hedakuntzako berezko irakaskuntzek ez dute Batzorde Akademikoaren proposamenik aurkeztuko, baina arduradun akademikoren bat izendatu beharko da beti, eta arduradun horrek, bat gutxienez, UPV/EHUko plantillakoa izan beharko du.

9. Nola kudeatzen da ikasleen matrikulazioa?

Ikasleen matrikula oso-osorik organo proposatzaileak gestionatuko du eta irakaskuntzaren antolatzaileak adieraziko du non eta nola egin. Ikasleek matrikularen zenbateko osoa sartu beharko dute kasuan kasu zehaztuko den gune organikoaren kontuan.

Matrikula amaitu ondoren, arduradun akademikoak kontabilitateko zerbitzuari eskatuko dio diru-sarrera horiek esleitzeko, eta Unibertsitatearen araudian prestakuntza horretarako indarrean dagoen atxikipena aplikatuko zaio.

10. Nahitaezkoa al da ikastaroaren amaierako memoria aurkeztea?

Bai, beti. Ikastaro bat antolatuz gero, proposamen bat egin eta amaierako justifikazio memoria bat prestatu behar da. Biak eredu normalizatuan egin behar dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta webgunean jarri, deskargagarri gisa.

Amaierako memoria Berezko Ikasketetako Unitatera bidali behar da. Memoria hori, gainera, ezinbestekoa da etorkizunean egiten diren ikastaroetarako eta irakasleei eskola orduak ordaintzeko.

11. Nola ordainduko zaie ikastaro hauetako irakasleei?

Eskola ordu bakoitzaren prezioa ikastaroa emateko proposamenean jasoko da. UPV/EHUko irakasleek diru-sarrerak jaso ahal izango dituzte unibertsitate-hedapeneko irakaskuntza horien kontura; hala ere, gradu/master ofizial baten ikasketa-planaren barruan dauden unibertsitate-hedakuntzako irakaskuntzen kasuan, irakaskuntza hori ezin izango zaie inola ere ordaindu Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleei, irakaskuntza-mandatuaren parte baita.

12. Nola ordainduko zaie UPV/EHUko irakasleei?

Ikastaroak ematen eta administrazio kudeaketako lanak egiten parte hartzeagatik UPV/EHUko langileei egin beharreko ordainketak nominaren bidez egingo dira, indarreko araudi espezifikoaren arabera.

13. Nola ordaintzen zaie UPV/EHUkoak ez diren irakasleei?

UPV/EHUkoak ez diren irakasleei une jakin bakoitzean indarrean dagoen PFEZ kontura atxikita ordainduko zaie.

14. ¿Se expide algún tipo de título o certificado a la finalización del curso?

Unibertsitateko irakaskuntza, ikastaro eta mintegiek "ziurtagiri" bat lortuko dute, baldin eta bertaratzea betetzen bada eta/edo prestakuntza-prozesu bakoitzean eskatutako ebaluazio-irizpideak gainditzen badituzte.

Ziurtagiriok Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Unitateko zuzendaritzak emango ditu; zenbaitetan, zuzendaritzarekin batera, parte hartu duten erakunde edo instituzioek ere emango dituzte. Ziurtagiriok banatu izana aipatu zuzendaritzaren erregistroan jasota geratuko da. UPV/EHUren ziurtagiriak hartu ahal izateko, ikasturte bakoitzerako Gizarte Kontseiluak onartzen dituen tarifak ordaindu beharko dira.

15. Sina al daitezke lankidetza hitzarmenak enpresa edo instituzioekin?

Bai. Hitzarmenak sinatu ahal izango dira ikasleek praktikak egin ahal izateko, finantziazioa lortzeko, lokalak erabiltzeko edo beste edozein arrazoitarako.

Hitzarmenok ezarritako ereduen edukira egokitu beharko dira eta, finantziazioa lortzeko eta/edo lokalak erabiltzeko sinatzen direnak ikastaroa emateko proposamenarekin batera aurkeztu beharko dira.

Doktoregoko Azpibatzordeari dagokio hitzarmen horiek onartzea. Baimendutakoan, ikasketak proposatu dituen unibertsitate organo edo egiturako ordezkariak sinatuko ditu, edo, organo horrek berak eskuordetuta, tituluaren arduradun den irakasleak.