Ikerketa Proiektuak

Hedabideak Identitate Kolektiboaren Eraikuntzan: Hizkuntza Eremu Definitzaile Gisa

Ikertzailea(k):
Josu Amezaga Albizu, Edorta Arana Arrieta, Ander Iturriotz Lauzurika, Rosa Mª Martín Sabarís
Denboraldia:
1998-tik 1999 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
UPV/EHU
Zenbatekoa guztira:
€ 7777
Deskribapena:

Laburpena: Laburbilduz, zera aztertu nahi genuen: nola jokatzen duten hedabideek nortasun kolektiboen eraikuntzan hain garrantzitsuak diren erreferentzia eremuen definizioan, eta noraino hedabide bakoitzak darabiltzan erreferentzia eremuen definizioan hizkuntzak paper garrantzitsua jokatzen duen.

Helburu horiekin, lehenik, Euskal Herrian argitaratzen den prentsa idatzia eta bertako telebista kateak aztertu nahi genituen, beren erreferentzia eremuei erreparatuz. Bigarrenik, hedabideok islatzen dituzten eremuak gizarteko eragilek nola jasotzen dituzten ere aztertu nahi genituen. Azkenik, ondorioak atera behar genituen