inf_inicio

Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC-KREI)

Irudia

Berriak

Den José Luis de la Cuesta honoris kausa doktore eta irakasleari harrera egin dio Francisco aita santuak Vatikanoan.

Lehenengo argitaratze data: 2014/10/23

Irudia

IVAC-KREIko zuzendaria den José Luis de la Cuesta honoris kausa doktore eta irakasleari harrera egin dio Francisco aita santuak Vatikanoan.

Topaketa horren bidez, aita santuaren eta José Luis de la Cuestaren artean izandako hartu-eman epistolarra burutu da. Zigor Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteko presidentea den aldetik (gaur egun elkarte horretako ohorezko presidentea da), eta Francisco aita santuak bidalitako gutun hunkigarri bati erantzunez, José Luis de la Cuestak jakinarazi zion pertsonaren, justizia sozialaren eta bakearen zerbitzura egongo den zigor-zuzenbidearen alde lanean jarraitzeko asmoa daukala, gizatasunaren funtsezko postulatua oinarri hartuta. 

José Luis de la Cuesta honoris kausa doktore eta irakasleak, gaur, aukera izan du Francisco aita santuari pertsonalki eskerrak emateko, bere hitzen eta keinuen bidez helarazi dion anaitasunezko estimuagatik.