inf_inicio

Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC-KREI)

Irudia

Berriak

Kriminologiaren Euskal Institutuak "Francisco Javier Gómez Elósegui" saria sortzen du

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/11

"Francisco Javier Gómez Elósegui" I. saria

Kriminologiaren Euskal Institutuak (IVAC-KREI) espetxe munduarekin lotutako ikerketak sustatu eta bultzatu nahirik, eta arlo horretan zabaldutako esku hartze proiektuak babestu nahi dituelako, Francisco Javier Gómez Elósegui Saria sortu du, gure lankidea, institutuko irakaslea eta Martuteneko zentroko psikologoa, ETAk 1997ko martxoaren 11n erail zuena, gogoan hartuta.

Saria izango da, batez ere, espetxe munduarekin lotutako ikerketa, lan zientifiko edo arlo horretan zabaldutako esku hartze proiekturik onena saritzeko. Saria balia daiteke, halaber, espetxe munduarekiko konpromisoan nabarmendu diren pertsonen edo erakundeen lana eta ibilbidea publikoki aintzatesteko.

Epaimahaia IVAC-KREIren Zuzendaritza Kontseiluak izendatutako 5 kidek eta horien ordezkoek osatuko dute.<0} Francisco Javier Gómez Eloseguiren senide bat ere gonbidatuko da epaimahaiko kide izatera.