inf_inicio

Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC-KREI)

Irudia

Berriak

XIII. "Jean Pinatel" (2019) sariaren deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/26

Instituto Vasco de Criminología-Kriminologiaren Euskal Institutuak (IVAC/KREI), kriminologiaren arloko ikerketa sustatze aldera, XIII. Jean Pinatel Ikerketa Saria antolatu du, diziplina honen inguruko ezagutzak ulertzen eta hobetzen laguntzen duen ikerlan onena saritzeko.

OINARRIAK

Sarian parte hartu ahal izango dute zientzia kriminologikoen arloan, bereziki egungo gizarte problematikoen arloan, aritu nahi duten 35 urtetik beherako ikertzaileek aurkeztutako lanek.

1.- LANEN EZAUGARRIAK ETA AURKEZTEKO BETE BEHAR  DIREN BESTE BALDINTZA BATZUK

  • Lanak banakakoak izango dira eta gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez aurkeztu ahalko dira. 30-50 orri bitarteko luzapena izango dute eta Times New Roman 12 (letra tipoa eta tamaina), 1,5eko lerroartea, 2,5 cm goiko eta beheko aldeetan, eta 3 cm alboko aldeetan izango dute. Master amaiera, gradu, graduondo eta berezko tituluetako lanak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira. Lortutako notaren (10etik 8ko nota gutxienez) egiaztagiria aurkeztu beharko da.
  • Lanen luzera 40 eta 60 orrien artekoa izango da.
  • Karatulan ez da agertuko lanaren zuzendariaren izena, pribatutasuna eta konfidentzialtasuna gordetzeko.
  • Pdf formatuko lanak mezu elektronikoz bidaliko dira IVAC-KREIren idazkaritzara, berorri erantsita: ivac-krei@ehu.eus . Gaian hau jarri beharko da: “Pinatel Saria 2019”. Lanetan ez da azalduko egilearen izen-abizenik, hau da, bermatu egin behar da lanen egilea nor izan den ez dela jakingo. Bestalde, ondokoak jasotzen dituen pdf fitxategi bat erantsiko da:

- Egilearen datuak eta harremanetan jartzeko telefono bat, NANaren fotokopia bat, eta baita zuzendaria nor izan den ere, hala badagokio.
- Sarian parte hartu ahal izateko aukera ematen dion lanbidea edo lotura.
- Aurkezten duen lana jatorrizkoa eta argitaragabea dela jasotzen duen berariazko adierazpena.
- Egilea lanaren eskubide guztien titularra dela eta ustiapen eskubideekiko karga edo mugarik ez duela jasotzen duen berariazko adierazpena.
- Epaimahaiaren erabakia onartuko duela eta erabaki horren aurka ekintza judizialik edo estrajudizialik ez duela abiaraziko jasotzen duen berariazko adierazpena.
- Egileak Jean Pinatel Ikerketa Sariaren oinarri guzti-guztiak onartzen dituela jasotzen duen berariazko adierazpena.

  • IVAC-KREIk saritutako lana argitaratzeko eskubidea izango du.

2.- LANAK AURKEZTEKO EPEA

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute 2019ko irailaren 30a baino lehen jasotzen diren lanek bakarrik.

3.- EPAIMAHAIA

Epaimahaia IVAC-KREIko Zuzendaritza Kontseiluak hautatutako 5 kidek osatuko dute. Ezin izango da Epaimahaiko kide izan −baldin eta gertutasuna izan, lana zuzendu, lanarekiko nolabaiteko ardura izan edo lan horretan laguntzaren bat eman bada−, lanak ebaluatzeko, Epaimahaiko kideren batek parte hartzaileren batekin harremana badu.

4.- SARIA EMATEA

Bi lanek edo gehiagok puntuazio bera lortzen badute, Epaimahaiak sari bat baino gehiago eman ahalko ditu. Era berean, Epaimahaiak egoki  joz gero, accesitak eman edo aipamen bereziak egin ahalko ditu.

Saria IVAC-KREIren ikasturte hasierako ekitaldian emango da.

del IVAC-KREI.