inf_inicio

Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC-KREI)

Irudia

Berriak

Europar Kongresua: "Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoa: Justizia eredu berrietarantz". 2016ko ekainaren 16, 17 eta 18a.

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/09

Bitartekaritzarako Europako Magistratuen Taldea (GEMME) eta Kriminologiaren Euskal Institutua (KREI), Eusko Jaurlaritzaren eta beste erakunde batzuen laguntzarekin, "Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoa: Justizia eredu berrietarantz" izenburuko Europar Kongresu garrantzitsu bat antolatu dute.

Kongresua Donostiako KURSAAL Biltzar Jauregian egingo da, 2016ko ekainaren 16, 17 eta 18an.

Besteak beste, honako hauek izango dira gogoetagai: bitartekaritza, justizia konpontzailearen ereduaren adierazpen gisa; edo buruko osasunaren arloko elkarlaneko arretarako estrategiak, justizia terapeutikoaren baitan.

Ekainaren 16ko inaugurazio saioa 09:30ean hasiko da, eta bertan izango dira Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko buru Carlos Lesmes Serrano jauna eta Iñigo Urkullu Rentería Lehendakari jauna.

Kongresuari buruzko informazio guztia www.restorativejust-eurocongress.com helbidean dago ikusgai. Izena emateko, berriz, honako esteka honetan sartu beharko da:
http://admin.udaikastaroakehu.eus/matriculation