buscador_catalogo

Ongietorria unibertsitateko bibliotekara

 

Nire kontua (Hasi saioa)

Katalogoaren bitartez zure kontuan sartzeko eta horren abantailak ezagutzeko, kontsulta ezazu honako bideo hau.

Oharrak

Albisteak

Juan Javier Basterrechea Matoni Jaunaren omenez

Lehenengo argitaratze data: 2015/06/18

Ekainaren 9an zendu zen Madrilen Juan Javier Basterrechea Matoni jauna. Liburuen zale amorratua, gizon ezin eskuzabalago honek bere bilduma baliotsuaren dohaintza egin zion 2010. urtean gure unibertsitateari, guztira, aberastasun eta aniztasun handiko 5.000 lanetatik gora, ekialdeko arte eta kulturaren lagin garrantzitsu eta aparta eta Erdi Aroko eta Errenazimenduko faksimile bilduma handia nabarmentzekoak direlarik.
Funtsok Arabako campuseko bibliotekan daude eta, erakusketa ezberdinetan zehar, agertzen ari zaie unibertsitate eta arabar komunitateei bilduma zabal, anitz eta ikusgarri hori.
Beraz esan bezala, "neure bilduma Gasteizen uzten dut, bertakoa nauzuelako, neure herria delako eta ahaidetasun loturak ditudalako bertan. Eta, beste edozeinek bezala, lehentasuna ematen zaie ahaideei".
Lerro hauetatik adierazi gura diegu geure eskerrik beroen eta zintzoena bere familiar eta adiskideei.
Hau da 2011ko azaroan, Arabako campuseko bibliotekak esker ona agertzeko eskaini zion omenaldian, egindako hitzaldia.