Eduki publikatzailea

Euskararen eguna Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/03

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna ospakizunarekin bat eginez, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan ikusgai dauden bi erakusketen berri eman nahi ditu. Alde batetik, “100 urte Euskara Ehuntzen”, Euskaltzaindiaren historiaren ingurukoa, eta bestalde, “Txillardegi Irakurtzen”, euskalzale gailenari buruzkoa. Bi ekitaldiak, aurten UPV/EHUk egindako omenaldien ondorioz sortu dira. Euskaltzaindiari UPV/EHUko Urrezko Domina eman zitzaion Urrian eta Txillardegiren omenez Txillardegi Aretoa inauguratu zen Azaroan, Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroan. Bi erakusketak bibliotekako atarian ikus daitezke.