Eduki publikatzailea

Gipuzkoako Campuseko Biblioteka Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH)

Lehenengo argitaratze data: 2022/04/29

Irudia

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak ingurumenarekin eta, oro har, jasangarritasunarekin zerikusia duten gaietan egindako ibilbidearekin jarraituz, 2030 Agendarekin eta haren Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) erlazionaturiko ekimen bat jarri du martxan.

Ekarpen txiki honen bidez, erabiltzaileak eta Bibliotekako langileak kontzientziatu nahi dira guztiok bizitzeko moduko planeta bat kontserbatzearen garrantziaz, eta Agenda eta GJHak ezagutarazi nahi dira hori lortzeko tresna gisa.

Bibliotekako Ikaskuntza Arloaren sarreran dagoen espazioa da, 0 solairuan, 17+1 GJHetako bakoitzarekin zerikusia duten liburu eta beste dokumentu batzuez osaturik, eta baita Agendari buruzko albiste ohol batez osaturik ere.

Dokumentu eta albisteak biltzeaz harago, txoko berri honek unibertsitateko komunitatearen inplikazioa sustatzea du helburu, besteak beste, pobrezia desagerrarazten, planeta babesten eta oparotasuna lortzen.