Eduki publikatzailea

Indarkeria matxistaren aurkako Osasuna

bibliografia eta erakusketa (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea-Donostia Atalako biblioteka)

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/21

Gure gizartean emakumeenganako indarkeria estrukturala da, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna sistemak berak iraunarazten du, sexuaren arabera bereiztuz ezaugarriak, rolak edo tokiak. Bortxaketak, hilketak, genitalen mutilazioak, prostituzioa, emakumeen trafikoa edo haurdun dauden emakumeen kontrako indarkeria desberdintasun hauek bortizki azalarazteko erak dira. Hau dena emakumeen osasunean ondorioak dauzka eta hórrela, biktimak diren emakumeak biktimak ez direnak baino askoz gehiago joaten dira kontsultetara. Beraz, beharrezkoa da osasun pertsonalaren formakuntza diagnostiko goiztiarrak egin eta nola jardun jakiteko. 

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko Batzordetik, Unibertsitateko Bibliotekarekin batera, ekarpen txiki bat egin nahi izan dugu Nazioarteko Genero Indarkeriaren Aurkako egunari, gai hontan sakontzeko aukera emango duen argitarapen eta ikerketa batzuk zabalduz. Horretarako erakusketa eta zerrenda bibliografiko bat prestatu ditugu. Erakusketa, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea-Donostia Atalako bibliotekan izango dugu irekita, azaroren 25etik aurrera.