Eduki publikatzailea

2022ko udazkena, erakusketa berriak Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2022/10/28

Irudia

Urrian, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak bi erakusketa txiki berriak prestatu ditu, 2022ko udazkenean egongo direnak: lehena Daniel Innerarity filosofoari eskainia eta bestea EHUKulturaren Elkano 500 proiektuan izan genuen lankidetzari buruzkoa.

 

Daniel Innerarity, demokrazia aztertzen

Daniel Innerarity filosofoak 2022ko Ramón Menéndez Pidal Ikerketa Sari Nazionala jaso du humanitateen arloan, "demokraziaren arau-printzipioak egungo gizarteetara egokitzen laguntzeagatik. Horrek politika hobeto ezagutzea eta giza bizikidetzarako ekarpen bereziki garrantzitsua egitea dakar, demokrazia konplexuaren teoriaren bidez".

Daniel Innerarity Ikerbasqueko ikertzailea da UPV/EHUn, eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria. Hainbat liburu, artikulu zientifiko eta iritzi-artikulu idatzi ditu. Sari honek dakarren aintzatespena aitzakiatzat hartuta, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan haren lanaren aukeraketa bat egin dugu, filosofia politikoaren alorrean ekarpen berritzailea egiten duena. Bibliotekako lehen solairuko Ikerketa Gelan ikus daiteke.

 

Plazan buletina: Elkano 500

2022. urtean, EHUKultura Gipuzkoak, “PLAZAN buletina: ELKANO 500” argitaratu du. Lehen zirkumnabigazioaren bosgarren urteurrena dela eta, buletin honek UPV/EHUko kideek egindako askotariko ekarpenak argitaratu ditu: olerkiak, argazkiak edo saiakera txikiak. Bibliotekak zenbaki guztietan parte hartu du, "Biblioteka Txokoa" izeneko atal txikiarekin. Bertan mota desberdinetako irakurketak, filmak edo dokumentuak proposatzen dira, betiere Elkanoren mundutik, haren garaitik edo esploratzaile gisa izandako abenturatik hurbil dagoen gairen batekin lotuta. Erakusketa honetan bibliotekak buletinaren hainbat zenbakitan iradokitako liburuak, filmak eta dokumentuak erakusten dira. Hurrengo hilabeteetan atondoan egongo da.