Eduki publikatzailea

Magallanes-Elcano, 1519-1522. Munduari 1. Bira

Erakusketa Arabako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2022/07/14

"Munduaren lehen itzulia, ororen gainetik, giza epopeia bat da, nabigatzaile, ontzi eta ozeanoen historia bat. Egun eta gauetan zortzi orduz behin guardiak egiten dituzten, estalki hezeetan atseden hartzen duten, belazurrun astunak altxatzen dituzten, eskotak tenkatzen dituzten, amuak brazeatzen dituzten eta abenkeetan gora egiten duten gizonen istorioa da. Haizeen, norabideen eta erabakiak etengabe hartzen dituen historia bat, ezezagunerantz doan ontzi batean gertatzen dena, bidaiaren zatirik handienean zehar bere brankaz haraindiko iluntasunak gordetzen dion patua jakin gabe." (Antonio Fernández Torres, liburu honen sarreran: Fernández Torres, A., Vázquez Campos, Braulio, Aguinagalde Olaizola, F. de B. (2021). El viaje más largo : la primera vuelta al mundo, [Catálogo de la Exposición en el Archivo General de Indias]. Sociedad Mercantil Estatal de Acción Cultural.)

Munduari lehenengo birari buruzko erakusketa bibliografiko honekin Arabako Campuseko Bibliotekan bat egiten dugu inoiz izan den itsas abentura handienaren ospakizunarekin. Gure “Liburutegi Ikusezineko” funts bereziekin liburu, dokumentazio historiko eta kartografiaz betetako ibilbide bat eratu da eta berau egitera gonbidatzen zaitugu. Bidaiaz gozatu!

Erakusketa honetarako Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nautika Atalaren (Portugalete) laguntza izan dugu. Arabako Campuseko Bibliotekan dago ikusgai 2022ko ekainetik urtea amaitu arte.