Eduki publikatzailea

UPV/EHUren argitalpenak Web of Science datu-basean, 2018: txosten bibliometrikoa

Lehenengo argitaratze data: 2020/08/05

Unibertsitate Bibliotekako Bibliometria Unitateak – Produkzio Zientifikoaren Behatokiak adierazle bibliometrikoen txosten berri bat argitaratu du. Web of Science datu-basean UPV/EHUren argitalpen indexatuei buruzko informazioa biltzen du. Lehenik eta behin, 2018ko argitalpenak aztertzen dira, eta, ondoren, azken 10 urteetako bilakaera aurkezten da, produktibitate eta inpaktu-adierazleen bidez.