Formación grado-Intro BiblioLAGUN

Unibertsitateko Liburutegiak eGelaPI plataforman eskuragarri dauden baliabide eta zerbitzuak aurkezteko prestakuntza saio bat eskaintzen du. BiblioLAGUN - BASIC izeneko sareko ikastaroa da eta bereziki UPV/EHUn ikasketak hasten dituztenentzat dago diseinatuta. Ikastaroan sartzeko, sakatu hemen eta identifika zaitez zure kredentzial korporatiboarekin (LDAP). 30 bat minutuan osatu ahal izango duzu, eta liburutegia zortzi urratsetan ezagutzeko hainbat dokumentu eta bideo ditu: katalogoa, “Nire kontua” aktibatzearen abantailak, mailegu zerbitzua, aretoko kontsulta, aldizkarien bilduma, liburu elektronikoak, aipu eta erreferentzietarako sarrera bat eta, azkenik, zure liburutegiarekin harremanetan jartzeko modua.

formacion_usuarios_grado

Erabiltzaileen prestakuntza. Graduko ikasleak

UPV/EHUko Unibertsitateko Bibliotekak erabiltzaileen prestakuntzarako hainbat ikastaro antolatzen ditu, horien artean, graduko ikasleei zuzenduta daudenak. Ikastaro bakoitzaren bereizitasunak Zentroko Liburutegiekin eta, Campuseko Biblioteken kasuan, Ikaskuntzarako Laguntza Zerbitzuekin adostu beharko dira.

Bibliotekako zerbituak: bisita gidatua

Ikastaro hau lehenengo mailetako ikasleentzat zuzenduta dago, hain zuzen, UPV/EHUra sartu berriak direnentzat. Bertan, gure zerbitzu eta baliabideak erakusten dira, baita bibliotekaren oinarrizko funzinamendua ere. Dagokien liburutegira bisitaldia egingo zaie ikasleei.

Informazio gehiago:

Zerbitzu orokorrak

Zure bibliotekari buruzko informazioa

Mailegu-zerbitzua

Katalogoa kontsultatzeko laguntza

Datu baseak eta baliabide espezializatuak

Lehenengo oinarrizko ikerketa lanetan erabili beharko dituzten datu-baseak eta baliabide elektroniko garrantzitsuenen aurkezpena eskeintzen zaie ikasleei. Orokorrean, ikastaro hauek bigarren lauhilekoan antolatzen dira, bai lehenego kurtsoko ikasleentzat, bai goi-mailakoentzat ere.

Informazio gehiago

Baliabideak gaiaren arabera

Saio monografikoak

Saio monografikoak ere antolatzen ditugu, Unibertsitatko Bibliotekako informazio baliabide zehatzen bat modu sakonagoan aurkezteko, normalean irakasle baten eskaeraren erantzunez.

Informazio gehiago eskuratu eta harremanetan jartzeko helbideak

Erabiltzaileen prestakuntza programari buruzko informazio gehiago eskuratzeko edo saio bat antolaketaren eskaera eskatzeko, erabili webguneko formularioa edo honetako helbide batekin harremanetan jarri:

Araba

Arabako Campuseko Biblioteka
Ikaskuntzarako Laguntza Zerbitzua
ar-bib.ikaskuntza@ehu.eus/ tel. (94501)3174

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Atalaren biblioteka
ar-bib.kirola@ehu.eus / tel. (94501)3540

Bizkaia

Bizkaiko Campuseko Biblioteka. Leioa
Ikaskuntzarako Laguntza Zerbitzua
bi-le-bib.ikaskuntza@ehu.eus / tel. (94601)2273

Arte Ederren Fakultatearen biblioteka (Leioa)
bi-bib.arteederren@ehu.eus / tel. (94601)2999

Bilboko Ingeniaritza Eskolaren biblioteka
bi-bib.ingeniaritza@ehu.eus / tel. (94601)4353

Bilboko Ingeniaritza Eskola. Nautikaren biblioteka (Portugalete)
bi-bib.nautika@ehu.eus / tel. (94601)4825

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen biblioteka (Sarriko)
bi-bib.ekonomia@ehu.eus / tel. (94601)3647

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Elkano)
bi-bib.enpresa@ehu.eus / tel. (94601)4726

Gipuzkoa

Gipuzkoako Campuseko Biblioteka
Ikaskuntzarako Laguntza Zerbitzua
gi-bib.ikaskuntza@ehu.eus / tel. (94301)8863

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Donostia Atalaren biblioteka
gi-bib.erizaintza@ehu.eus / tel. (94301)7302

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atalaren biblioteka
gi-bib.eibar-industria@ehu.eus  / tel.(94303)3070