prensa

Prentsa baliabideak

Hemerotekako prentsa funtsa

Irudia

Hemerotekako prentsa funtsak (Bizkaiko Campuseko Bibliotekan, Leioan)  hartzen ditu bere baitan:

  • Jarduneko 23 egunkari buruak .
  • Euskal Herriko prentsa digitalizatuta funtsa.
  • 1960. urtea baino lehenagoko prentsaren funts historikoa.
  • Interes orokorreko 100 aldizkari bizi baino gehiago.
  • Jada argitaratzen ez diren beste 300 aldizkari.

Katalogoan kontsulta dezakezu tituluaren arabera.

Datu baseak

Irudia
  • Baratz: prentsan eta aldizkarietan politikari, ekonomiari eta gizarteari eta lanari buruz argitaratutako albiste eta artikuluen erreferentziak biltzen dituen datu basea da, 1981-2002 aldia eta honako esparru hauek hartzen dituena: tokikoa, autonomia erkidegokoa, nazionala eta nazioartekoa. Hemerotekako ekipo batean besterik ezin da kontsultatu.
  • MyNews: datu base honek ahalbidetu egiten du 1996az geroztik argitaratutako albisteak bilatzea autonomia erkidegoko, nazioko eta atzerriko prentsan (gaur egun, 1.000 hedabide baino gehiago). Halaber, hedabidearen eta kronologiaren araberako bilaketak egin daitezke, eta testua pdf formatuan lortu. Hemerotekako, Campuseko biblioteketako eta ikastegietako biblioteketako ekipo jakin batzuetatik kontsulta daiteke. Harpidetza urtean deskargatutako artikulu kopuruaren araberakoa da. Arduraz erabiltzeko eskatzen da.
  • US Newsstream (Proquest) :US  Newsstream-ek 1.300 baino gehiago  egunkarien testu osorako sarrera ematen du, baita berrietako webgune eta argitaletxe nagusietako blogetara ere. Gehien bat, iturriak Estatu Batuetakoak dira.

Eguneko prentsarako estekak

Irudia
  • Kiosko.net: eguneko egunkari guztietarako sarbidea ematen duen dohako kiosko birtuala.

Prentsa historikorako estekak

Irudia
  • Prentsa Historikoko Liburutegi Birtuala: Kultur Ministerioaren eta estatuko liburutegi publikoen eta beste instituzio batzuen arteko digitalizazio proiektu kooperatiboa. Ale bakarrak izateagatik lortzeko oso zailak diren material bibliografikoak gordetzea da proiektuaren helburua eta, era berean, jendearen eskura jartzea material hori.
  • Biblioteca Nacional-aren Hemeroteka digitala : Espainiako aldizkari eta prentsa historiko digitalizatutako funtsarako  sarbide publikoa.
  • Library of Congress-aren Hemeroteka :  1836tik 1922rainoko Estatu Batuetako prentsa historiko digitalizatutako funtsarako  sarbide publikoa.