Presentación

Aurkezpena

Sailak zazpi titulutan eta EHUren hiru campusetako sei ikastegitan irakasten du.

Bertako irakasleek beste unibertsitate batzuetan ere irakasten dute; horrez gain, Sailak berak, edo EHUko edo beste unibertsitate edo erakunde batzuetako beste sail edo institutu batzuek antolatutako hainbat master eta graduatu ondoko ikastaro ematen dituzte.

Bestalde, Sailak, bere kideen bitartez, presentzia handia du unibertsitatearen kudeaketan, nola errektore-taldean, hala irakasten duten ikastegietako biltzar eta batzordeetan.