Breadcrumb

Eduki publikatzailea

#EmakumeaTeknologian2021. Itelazpiko Lehiaketa

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/23

Otsailaren 11n ospatutako Emakumea eta Neskak Zientzian eguna dela eta, jakingo duzuenez, hilabete honetan zehar lehiaketa bat dugu abian, emakumea teknologian ikusarazi eta sektore estrategiko horretan sar dadin dinamizatzen laguntzeko. Jarduera-esparru horretan, Noelia, Ohiane eta Beatriz aurkeztu nahi dizkizuegu, SACEN telekomunikazio-zerbitzuen enpresako emakume teknologoak. Genero-berdintasunarekin eta emakumearen ahalduntzearekin duten konpromisoa erakutsi dute, eta, dagoeneko, ekarpen bikaina egin dute bideo batean. Bideo horretan, historian zehar garrantzitsuak izan diren emakumeak errepasatzen dituzte, eta horiei esker, gizartea berdintasunezko egoera baterantz joan da.

 

Lehiaketa otsailaren 28an amaituko da. Horregatik, parte hartzeko azken deia egin nahi dizuegu, telekomunikazioen sektoreko eragile guztiok babestu behar dugun bide garrantzitsu honetan ziur zaudeten konpromisoa erakutsiz.

 

 

Gogorarazten dizuegu parte hartzeko gure profila bilatu behar duzuela Instagramen, eta zuen ekarpena argitaratu #emakumeateknologian2021 hashtag-arekin. Oso erraza!. Eta Instagram profilik ez baduzu, ez kezkatu. Zuen ekarpena komunikazioa@itelazpi.eus kontura helaraz diezagukezue, eta guk ikusgarritasuna emango diogu.

 

Hala ere, honako bideo hauek utziko dizkizuegu, kanpaina zehatzago ezagutzeko:

 

Parte hartzeko jarraibideak: https://youtu.be/sNOOhBTntgA

SACENen ekarpen osoa: https://www.instagram.com/tv/CLJ8bwyBnLm/

 

Ez itxaron gehiago eta erakutsi zure konpromisoa!