Presentación

Metodo Kuantitatiboak Saila

Sede del departamento

Metodo Kuantitatiboak Sailak Ekonomia eta Enpresa Fakultatean garatzen du bere jarduera, zehazki Bilbon (Sarriko) duen egoitzan, Donostiako atalean eta Gasteizko atalean.

Irakasleek gradu mailan Matematika, Estatistika, Ekonometria eta lotutako irakasgaiak irakasten dituzte. Gradu ikasketatik aparte master eta doktoregoko hainbat programetan parte hartzen dute, ikerketa jarduera ugari egiten dute eta enpresa edo erakunde publikoekin lankidetzan aritzen dira kontratu eta ikerketa proiektuen bidez.

 

Berriak

UPV/EHUk Kolonbiako haurren heriotza-tasa aztertu duen ikerketa batean parte hartu du

Azterketa eskualdeka egin da, antzekotasun kultural eta sozioekonomikoak aprobetxatuz

Lehenengo argitaratze data: 2015/02/20

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Kolonbiako Universidad Nacionalekin batera parte hartu du herrialde hartako haurren heriotza-tasa aztertzeko balio duen eredu estatistiko bat sortzen. Ikerketa lan honen emaitzek nabarmentzen dute Kolonbiako haurren heriotza-tasa amen kontrako indarkeriarekin, hauen ikasmailarekin eta ase gabeko oinarrizko premiekin zuzenean erlazionatuta dagoela. Gainera, ondorio zuzena duten faktoreak dira, frogatu ahal izan dutenez, aldagarri hauen igoeraren ondorioz haurren heriotza-tasak ere gorantza egiten duelako. Hala ere, fenomeno honen jaitsiera eragiten duten faktoreak ere badaude, amen ikasmailaren igoera bezalakoak.

Ondorio hauetara heltzeko, Edilberto Cepeda eta Adrián Quintero irakasleek, biak Kolonbiako Universidad Nacionalekoak, eta Vicente Núñez UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua III (Ekonometria eta Estatistika) Saileko irakasleak eredu estatistikoak diseinatu berriak dituzte Kolonbiako Estatistika Sail Administratibo Nazionalak (DANE, gaztelerazko sigletan) egindako inkestetatik bildutako informaziotik abiatuta.

Analisia eskualdeka egin da, beraien antzekotasun kultural eta sozioekonomikoak aprobetxatuz. Egileek adierazi dutenez, "orain arte eskualde ezberdinen informazioa era independentean hartzen zen kontuan eta eredu berri honek toki desberdinetan ematen diren faktoreen arteko asoziazio espazial bat proposatzen du".

Haurren heriotza-tasa adierazle demografiko bat da, urtebetean eskualde zehatz batean hil diren haurren kopurua jaiotza guztien artean zatituz kalkulatzen dena.

Ikerketa honek erakusten dituen datuen artean nabarmendu daiteke, Chocó departamentuan heriotza-tasa %42 eta %49 artean kokatzen dela, La Guajiran %32 eta %35 artean, Cauca Aranean %12ko batez bestekoan, eta Atlantikoan %17koan.

Albisteak - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Egoitza) - UPV/EHU

Ekonomia: Ekonomia Analisirako Tresnak Masterra