Kalitatearen kudeaketa

Calidad

Fakultateko Kalitate politika

Fakultateko Dekanotza Taldeak ikastegian ematen diren titulazioen irakaskuntza kalitatea bultzatzen du, eta Fakultatean gauzatzen diren jarduerak etengabe hobetzearen alde egiten du.

Fakultateko Zuzendaritzak badaki kalitatearen kultura sendotzeko beharra dagoela, eta aktiboki hartzen du parte UPV/EHUko Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuak eta EUSKALITek antolatutako prestakuntza jardueretan.

Fakultateko Dekanotza Taldeak sistema bat diseinatzeko eta hedatzeko konpromisoa hartu du, bere politikaren eta estrategiaren funtsezko zati gisa, Ikastegiaren kalitatea prozesu guztietan bermatzeko, betiere bere interes taldeen beharrei eta itxaropenei erantzunez eta horretarako baliabideak efizientziaz erabiliz.

Kalitate Batzordea

Arduraduna

Miguel Ángel Casado del Río
Koordinazioa, Plangintza Estrategikoa eta Kalitatearen Dekanordea
94 601 2348 | miguelangel.casado@ehu.eus / Decanotza / Bulegoa 2.15 

 

 

Ziurtagiriak

Logo Bikain    Logo MGA